2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
OLAZTI
Deialdia, saxofoiko irakaslearen lanpostua merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Bete gabe deklaratzea
Olaztiko Musika Eskolaren Patronatuko buruak 8/2022 Ebazpena eman zuen 2022ko azaroaren 30ean, eta argitara eman zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 12an. Haren bidez, deialdi bat onetsi zen, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko akordeoiko, bateriako, gitarrako, pianoko eta saxofoiko irakasleen lanpostu huts bana, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; hori guztia, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriei (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).
Ikusita Olaztiko Musika Eskolako saxofoiko irakaslearen lanposturako izapidetzen ari den espedientea, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuan.
Ikusita kontrataziorako proposatutako izangaiari epe bat ireki zitzaiola eskatutako dokumentazioa aurkezteko, horretarako emandako eginbidean jasota dagoen bezala, eta ez duela dokumentaziorik aurkeztu.
Ikusita espedientea izapidetu ondoren ez dagoela izangai gehiagorik, eta lanpostu horretarako sarbidea arautzen duen baldintzaren 10.3 oinarrian xedatutakoa kontuan hartuta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.–Baliogabetzat jotzea Leire Unzue Villanueva izangaia kontratatzeko egindako jarduketa guztiak, ez baitu eskatutako dokumentazioa aurkeztu horretarako emandako epean. Kontratazioa saxofoiko irakaslearen lanpostua betetzeko zen, Olaztiko Musika Eskolan, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesuaren barnean.
Bigarrena.–Bete gabe deklaratzea, horrenbestez, Olaztiko Musika Eskolan saxofoiko irakaslearen lanpostua betetzeko prozedura, hautapen-prozesua amaitu ondoren ez baitago lanpostu hori betetzeko izangairik.
Hirugarrena.–Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Olaztiko Udalaren egoitza elektronikoan, gardentasun atarian eta iragarki-taulan, orok jakin dezan (Leire Unzue Villanueva barne). Halaber, adieraztea ebazpen honen aurka aukerako errekurtso hauetako bat jar daitekeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzien jurisdikzioan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Olaztin, 2024ko maiatzaren 24an.–Patronatuko burua, Joseba Vizuete Ascargorta.
Iragarkiaren kodea: L2408500