117. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CINTRUÉNIGO

Deialdia, lanpostu hutsak bete daitezen oposizio-lehiaketa bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapenak egitea eta lanpostu bat bete gabe uztea

Cintruenigoko Gobernu Batzarrak, 2024ko maiatzaren 21ean egin bilkura berezian, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 25eko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, deialdi bat onetsi zen lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Hori dena, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legean xedatuta dagoenari (enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzkoa). Deialdia argitaratu zen 2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (ale berezia), abenduaren 12an.

Alkatearen 2023ko maiatzaren 18ko 2023-0168 Ebazpenaren bidez, zeina toki-erakundearen web-orrian argitaratu baitzen, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Alkatearen 2023ko abuztuaren 2ko 2023-0272 Ebazpenaren bidez, deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen, eta zehaztu zen probak non, noiz eta zer ordutan egin behar ziren. Ebazpena toki-erakundearen web-orrian argitaratu zen.

Dena den, alkatearen urriaren 16ko 2023-0344 Ebazpenaren bidez –hori ere toki-erakundearen web-orrian argitaratu zen–, proba egiteko data aldatu zen, zerbitzu anitzetako enplegatuen lanpostuei zegokienez.

Oposizioaldia eta merezimendu-lehiaketa bukatuta, kontratazio-proposamena argitaratu zen toki-erakundearen web-orrian, kontuan hartuta zein izangaik lortu zuten puntuaziorik handiena eta zeinek betetzen zituzten deialdian eskatutako baldintzak eta sartzen ziren deialdiko lanpostuen kopuruan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondotik, egiaztatu da izangai guztiek, batek izan ezik, deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezkoa da izendapenak egitea eta lanpostuak esleitzea.

Era berean, eta epaimahaiak proposatuta, bete gabe utzi behar da klarineteko irakaslearen lanpostu hutsa (A68 plaza) betetzeko deialdia, izangai bakarra dagoelako eta ez duelako aurkeztu deialdian eskatzen den titulazioa. Izan ere, musikako lanbide ikasketetako teknikari titulua (klarinetearen espezialitatean) baino ez du aurkeztu, beraz, falta zaio unibertsitateko diplomatura edo gradua, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo baliokidea, edo klarinetearen espezialitateko goi-mailako Ikasketen titulua edo, hala badagokio, espezialitate horretako erdi mailako irakaslearen titulua.

Udaleko kontu-hartzailearen fiskalizazioa eskatu zen, eta aldeko txostena sinatu zuen 2024ko maiatzaren 16an. Horren arabera, indarrean dagoen aurrekontuan (2024) kreditu egokia eta nahikoa dago plazak betetzetik eratorritako betebeharrak finantzatzeko.

Horrenbestez, eta esleituriko eskudantziak erabiliz,

ERABAKITZEN DA:

1. Honako hauek izendatzea lanaldi partzialeko aldizkako langile lan-kontratudun finko, Cintruenigoko Udalaren zerbitzurako, lanpostu hauetan jardun dezaten:

–Musikako irakaslea (flauta): Hernández Mayoral, Cecilia.

–Musikako irakaslea (perkusioa): Olcoz Pascual, Xabier.

–Musikako irakaslea (hastapena): Duval Pinillos, Ana Belén.

2. Lanpostu hutsak esleitzea bat etorriz I. eranskinean xedatuta dagoenarekin.

3. Izendatutako izangaiek 2024ko ekainaren 28an jabetu beharko dute lanpostuez, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz –Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea–).

Egun horretan lanpostuaz jabetzen ez direnek eskubide guztiak galdu eginen dituzte Cintruenigoko Udaleko lanaldi partzialeko aldizkako langile lan-kontratudun finko izateko, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik.

4. Bete gabe uztea klarineteko irakaslearen lanpostu hutsa (A68 plaza) betetzeko deialdia, izangai bakarra dagoelako eta ez duelako aurkeztu deialdian eskatzen den titulazioa. Izan ere, musikako lanbide ikasketetako teknikari titulua (klarinetearen espezialitatean) baino ez du aurkeztu, beraz, falta zaio unibertsitateko diplomatura edo gradua, ingeniaritza teknikoa, arkitektura teknikoa edo baliokidea, edo klarinetearen espezialitateko goi-mailako Ikasketen titulua edo, hala badagokio, espezialitate horretako erdi mailako irakaslearen titulua.

5. Erabaki hau toki-erakundeko langileria alorrera igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan, bai eta interesdunei jakinaraztea ere; orobat, ohartaraztea ezen ebazpen honen aurka, zeinak administrazio-bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal dela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinaraztea biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Cintruenigon, 2024ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

PLAZAREN ZENBAKIA PLANTILLA ORGANIKOAN

LANPOSTUA

MAILA

ARAUBIDE JURIDIKOA

LANALDIA

DESTINOA

DEITURAK ETA IZENA

A69

Musikako irakaslea (flauta)

B

Aldizkako lan-kontratudun finkoa

%7,28

Musika Eskola

HERNÁNDEZ MAYORAL, CECILIA

A70

Musikako irakaslea (perkusioa)

B

Aldizkako lan-kontratudun finkoa

%13,03

Musika Eskola

OLCOZ PASCUAL, XABIER

A71

Musikako irakaslea (hastapena)

B

Aldizkako lan-kontratudun finkoa

%9,38

Musika Eskola

DUVAL PINILLOS, ANA BELÉN

Iragarkiaren kodea: L2408209