2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ARAKIL
Deialdia, bete dadin administrari laguntzailearen lanpostu huts bat, egonkortzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapen-proposamena
Izangai honen aldeko proposamena egiten da, jarraian adierazten den lanpostua bete dezan, jarraikiz deialdiaren 10. oinarrian xedatutakoari (2022ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14an):
1.–Lanpostua: administrari laguntzailea. D maila. Lanaldiaren %100. Aitziber Zubieta Gainzaren aldeko izendapen proposamena.
Deialdiaren 10.2 oinarrian xedatutakoaren arabera, proposatutako izangaiek 30 egun balioduneko epea izanen dute, izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, oinarri horretan adierazitako dokumentuak aurkezteko.
Arakilen, 2024ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.
Iragarkiaren kodea: L2408447