117. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

213/2024 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita, 2024-2025 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan Lanbide Heziketaren Sistemako D graduak modalitate erdipresentzialean egiteko eskaintza, eta ikasleak onartzeko prozesuaren egutegia onesten baita.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 5. artikuluko 1. apartatuak ezartzen duenez, pertsona guztiek izan behar dute bizitza osoan zehar prestatzeko aukera, hezkuntza sistemaren barruan zein kanpoan, beren garapen pertsonalerako eta profesionalerako gaitasunak, ezagutzak, trebetasunak, ahalmenak eta konpetentziak eskuratu, eguneratu, osatu eta zabaltzeko asmoz; eta 69. artikuluak xedatzen duenez, hezkuntza administrazioek neurri egokiak hartu behar dituzte helduek derrigorrezkoaren ondoko ikasketen eskaintza espezifiko bat izan dezaten, beren ezaugarrien arabera antolatua.

Lanbide Heziketaren antolamenduari eta integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hauek dira Lanbide Heziketaren sistema garatzeko printzipioetako batzuk, besteak beste: lan egiteko adinean dauden pertsonen prestakuntza beharrak asetzea, bizitzan zehar lanbide kualifikazioa etengabe hobetzea, kalitatezko lanbide heziketa egiteko modalitate desberdinak bermatzea eta prestakuntza egiaztagarriaren eskaintza malgua eta moduluen araberakoa egitea.

Helduen hezkuntza arautzen duen ekainaren 21eko 19/2002 Foru Legeak xedatzen du bere jarduketa eremuaren barruan dagoela lan munduan sartzeko bidea ematen duten tituluak lortzeko prestakuntza. Eta 5. artikuluan ezartzen duenez, prestakuntza programen artean egonen dira lan munduan sartzea ahalbidetzen duten tituluak eta lanbide sustapena eta eguneratzea errazten dutenak lortzera bideratuta daudenak.

Lanbide Heziketaren Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren I. tituluko IV. kapituluak arautzen du nola garatu Lanbide Heziketa modalitate erdipresentzialean egiteko eskaintzak.

Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan Lanbide Heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 5. artikuluan, Lanbide Heziketa ikasteko hainbat modalitate eta eskaintza jasotzen dira.

Aurrekoarekin bat, Hezkuntza Departamentuak Lanbide Heziketa araubide erdipresentzialean ikasteko eskaintzak egin ditu aurreko ikasturteetan, helduei zuzenduta eta "Lanbide Heziketa erdipresentzialeko ziklo" gisa antolatuta; eskaintza horiek bat datoz aplikatzekoa den oinarrizko araudian jasotzen diren Lanbide Heziketa modu erdipresentzialean egiteko eskaintzekin. Lanbide Heziketa modalitate erdipresentzialean egiteko eskaintza ezarri behar da 2024-2025 ikasturterako, bai eta 2024-2025 ikasturtean ikasleak onartzeko prozesuko egutegia zehazten duten datak ere.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2024-2025 ikasturterako, "Lanbide Heziketa erdipresentzialeko zikloetan" antolatutako helduentzako Lanbide Heziketako D graduak modalitate erdipresentzialean egiteko eskaintza ezartzea, Lanbide Heziketako tituluak lortzen laguntzearren. Ebazpen honen 1. eranskinean azaltzen da zein heziketa ziklo eskaintzen diren eta zein ikastetxetan.

2. 2024-2025 ikasturtean, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan Lanbide Heziketako D graduak modalitate erdipresentzialean egiteko, ikasleak onartzeko prozesuaren egutegia onestea. Ebazpen honen 2. eranskinean dago.

3. Ebazpen hau eta haren eranskinak igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integrazioko Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Inklusio Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera, Etengabeko Lanbide Prestakuntzaren eta Enpresen Atalera, Akreditazio Profesionalen Atalera, Lanbide Heziketaren Proiektuen eta Nazioartekotzearen Atalera, Lanbide Heziketa Eraldatzeko Atalera, Eskolatze Bulegora eta Orientazio Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita.

5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 23an.–Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.

1. ERANSKINA.–LANBIDE HEZIKETAKO D GRADUAK MODALITATE ERDIPRESENTZIALEAN EGITEKO ESKAINTZA - 2024-2025 IKASTURTEA

1.–Eskaintza.

1. Lanbide Heziketako D graduak modalitate erdipresentzialean egiteko eskaintza helduentzako kualifikazio aukera berriak lortzera bideratuta dago; eskaintza berezia eta osoa da, bat etorriz maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 5. eta 6. artikuluekin; foru dekretu horren bidez arautu ziren Lanbide Heziketaren antolamendua eta garapena Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sisteman.

Horregatik, helduei zuzenduta dago, eta ikasmaila osatzen duten modulu guztiak hartzen ditu bere baitan matrikulak.

Zikloren batean hamabost ikasle baino gutxiago inskribatzen badira, Hezkuntza Departamentuak 2024-2025 ikasturteko eskaintzatik kentzen ahalko du.

2. Oro har, ikasle berrientzako 24 ikaspostu eskaintzen dira ondotik adierazten diren zikloetako talde bakoitzean.

3. Hauxe da Nafarroan helduentzako Lanbide Heziketako D graduak modalitate erdipresentzialean egiteko eskaintza, 2024-2025 ikasturterako:

a) D gradua, "Erizaintzako Zainketa Lagungarriak" erdi mailako heziketa zikloari dagokiona. Bi ikasmaila ditu. 2024-2025 ikasturtean, zikloaren lehenengo eta bigarren ikasmailak eskaintzen dira.

–Lehenengo ikasmailak lanbide modulu hauek izanen ditu:

  • Lantaldeko harremanak.
  • Lanerako prestakuntza eta orientabideak.
  • Erizaintzako oinarrizko teknikak I.
  • Ospitaleko higienea eta materialaren garbiketa.

–Bigarren ikasmailak lanbide modulu hauek izanen ditu:

  • Administrazio eragiketak eta osasun arloko dokumentazioa.
  • Pazientearentzako laguntza psikologikoa eta osasunaren sustapena.
  • Erizaintzako oinarrizko teknikak II.
  • Laguntza odontologikoaren / estomatologikoaren teknikak.
  • Lantokiko prestakuntza.

b) D gradua, "Gizarte Integrazioa" goi mailako heziketa zikloari dagokiona (HLO). Hiru ikasmaila ditu. 2024-2025 ikasturtean, zikloaren hiru ikasmailak eskaintzen dira.

–Lehen ikasmaila osatzen duten lanbide moduluak (2024-2025 ikasturtea - D graduaren izaera dual berria):

  • 0017. Trebetasun sozialak.
  • 0337. Esku-hartze sozialaren testuingurua.
  • 1709. Enplegagarritasunerako ibilbidea I.
  • 0344. Esku-hartze sozialaren metodologia.
  • 0179. Ingeles profesionala (GM).

–Bigarren ikasmaila osatzen duten lanbide moduluak (2024-2025 ikasturtea):

  • 0338. Gizartean eta lan munduan txertatzea.
  • 0020. Lehen sorospenak.
  • NA01. Ingelesa I.
  • 0346. Lanerako prestakuntza eta orientabideak.
  • 0339. Bizikidetza-unitateen arreta.
  • 0340. Bitartekaritza komunitarioa.
  • 0341. Hezkuntzako esku-hartzerako sostengua.

–Hirugarren ikasmaila osatzen duten lanbide moduluak (2024-2025 ikasturtea):

  • 0347. Enpresa eta ekimena.
  • 0345. Gizarte integrazioaren proiektu integratua.
  • 0348. Lantokiko prestakuntza.

0347 eta 0348 lanbide moduluak osorik eginen dira modalitate presentzialean.

c) "Administrazioa eta Finantzak" goi mailako heziketa zikloa (HLO). Hiru ikasmaila ditu. 2024-2025 ikasturtean, zikloaren hiru ikasmailak eskaintzen dira.

–Lehen ikasmaila osatzen duten lanbide moduluak (2024-2025 ikasturtea - D graduaren izaera dual berria):

  • 0648. Giza baliabideak eta gizarte-erantzukizun korporatiboa.
  • 0649. Bulegotika eta informazioaren prozesua.
  • 0650. Merkataritza jardueraren prozesu integrala.
  • 1709. Enplegagarritasunerako ibilbidea I.

–Bigarren ikasmaila osatzen duten lanbide moduluak (2024-2025 ikasturtea):

  • 0648. Giza baliabideak eta gizarte-erantzukizun korporatiboa.
  • 0652. Giza baliabideak kudeatzea.
  • 0179. Ingelesa.
  • 0651. Komunikazioa eta bezeroentzako arreta.
  • 0654. Kontabilitatea eta fiskalitatea.

–Hirugarren ikasmaila osatzen duten lanbide moduluak (2024-2025 ikasturtea):

  • 0657. Administrazioko eta finantzetako proiektua.
  • 0660. Lantokiko prestakuntza.

2.–Ikastetxeak.

ERDI MAILA

IKASTETXEA

HERRIA

Erizaintzako Zainketa Lagungarriak

‘Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa - ESTNA’ IB

Iruña

‘ETI’ IBP

Tutera

Lizarrako IB Politeknikoa

Lizarra

GOI MAILA

IKASTETXEA

HERRIA

Gizarte Integrazioa

‘Hezitzaile Eskola’ IB.

Iruña

Administrazioa eta Finantzak

Donapea IBP

Iruña

2. ERANSKINA.–IKASLEAK ONARTZEKO PROZESUAREN EGUTEGIA
2024-2025 IKASTURTEAN. LANBIDE HEZIKETAKO D GRADUAK,
MODALITATE ERDIPRESENTZIALA

LANBIDE HEZIKETA ERDIPRESENTZIALA - EPE ARRUNTA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Inskripzioa egiteko epe arrunta (inskripzio-eskaerak aurkeztea)

Ekainaren 10a

Ekainaren 17a

14:00ak arte

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea

Ekainaren 24a

Onartuen behin-behineko zerrendari buruzko erreklamazioak aurkeztea

Ekainaren 25a

Ekainaren 27a

14:00ak arte

Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea

Uztailaren 1a

Onartuen behin betiko zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Uztailaren 2a

Uztailaren 5a

14:00ak arte

LANBIDE HEZIKETA ERDIPRESENTZIALA - IKASPOSTU HUTSAK ESLEITZEA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Hezkuntza Departamentuak hutsik dauden ikaspostuak argitaratzea, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako

Abuztuaren 30a

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako eskaerak aurkeztea

Irailaren 2a

Irailaren 6a

14:00ak arte

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea

Irailaren 10a

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartuen behin betiko zerrendari dagozkion matrikulazio egunak

Irailaren 11

Irailaren 13a

14:00ak arte

LANBIDE HEZIKETA ERDIPRESENTZIALA - IKASPOSTU LIBREAK ESLEITZEA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Ikaspostu libreen esleipenerako 1. argitalpena

Irailaren 16a

Ikaspostu libreen 1. argitalpeneko ikaspostuetan inskribatzea

Irailaren 17a

Irailaren 17a

14:00ak arte

Ikaspostu libreen 1. esleipenaren zerrenda argitaratzea

Irailaren 18a

Ikaspostu libreen 1. esleipenaren zerrendan onartutako ikasleak matrikulatzea

Irailaren 19a

Irailaren 19a

14:00ak arte

Ikaspostu libreen esleipenerako 2. argitalpena

Irailaren 23a

Ikaspostu libreen 2. argitalpeneko ikaspostuetan inskribatzea

Irailaren 24a

Irailaren 24a

14:00ak arte

Ikaspostu libreen 2. esleipenaren zerrenda argitaratzea

Irailaren 25a

Ikaspostu libreen 2. esleipenaren zerrendan onartutako ikasleak matrikulatzea

Irailaren 26a

Irailaren 26a

14:00ak arte

Ikaspostu libreen esleipenerako 3. argitalpena

Irailaren 30a

Ikaspostu libreen 3. argitalpeneko ikaspostuetan inskribatzea

Urriaren 1a

Urriaren 1a

14:00ak arte

Ikaspostu libreen 3. esleipenaren zerrenda argitaratzea

Urriaren 2a

Ikaspostu libreen 3. esleipenaren zerrendan onartutako ikasleak matrikulatzea

Urriaren 3a

Urriaren 3a

14:00ak arte

Ikaspostu libreen esleipenerako 4. argitalpena

Urriaren 7a

Ikaspostu libreen 4. argitalpeneko ikaspostuetan inskribatzea

Urriaren 8a

Urriaren 8a

14:00ak arte

Ikaspostu libreen 4. esleipenaren zerrenda argitaratzea

Urriaren 9a

Ikaspostu libreen 4. esleipenaren zerrendan onartutako ikasleak matrikulatzea

Urriaren 10a

Urriaren 10a

14:00ak arte

DATA GARRANTZITSUAK

Eskolen hasiera lehen ikasmailan

Irailaren 16a

Eskolen hasiera bigarren eta hirugarren ikasmailetan

2024-2025 ikasturteko egutegia eta ordutegia egiteko jarraibideen ebazpenak ezartzen dituen datak

Iragarkiaren kodea: F2408527