1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
212/2024 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira, 2024-2025 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan Lanbide Heziketaren Sistemako E graduen eskaintza eta ikasleak onartzeko prozesuaren egutegia.
Lanbide Heziketaren antolamenduari eta integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hauek dira Lanbide Heziketaren sistema garatzeko printzipioetako batzuk, besteak beste: lan egiteko adinean dauden pertsonen prestakuntza beharrak asetzea, bizitzan zehar lanbide kualifikazioa etengabe hobetzea, kalitatezko lanbide heziketa egiteko modalitate desberdinak bermatzea eta prestakuntza egiaztagarriaren eskaintza malgua eta moduluen araberakoa egitea.
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 39. artikuluak ezartzen du espezializazio ikastaroak hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren barnean daudela. Antolamendu hori –Lanbide Heziketaren antolamenduari eta integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoak ezarritakoaren arabera ulertuta– bat dator Lanbide Heziketako Eskaintzaren Katalogo Nazionaleko E graduarekin, zeina Derrigorrezkoaren Ondoko Bigarren Hezkuntzaren barnean izanen baita, erdi mailako espezializazio ikastaroen kasuan, eta goi mailako hezkuntzaren barnean, berriz, goi mailako espezializazio ikastaroen kasuan.
Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren II. tituluko V. kapituluak arautzen du nola garatu Lanbide Heziketaren Sistemako E graduen eskaintzak, hau da, erdi mailako eta goi mailako espezializazio ikastaroei dagozkienak.
Aurrekoarekin bat, Hezkuntza Departamentua 2021-2022 ikasturtean hasi zen erdi mailako eta goi mailako espezializazio ikastaroen heziketa eskaintza egiten. Lanbide Heziketaren Sistemako E graduen eskaintza ezarri behar da 2024-2025 ikasturterako, hau da, erdi mailako eta goi mailako espezializazio ikastaroen eskaintza. Lanbide Heziketako espezializazio ikastaroen ezarpena sartuta dago Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak sustatutako Lanbide Heziketa Modernizatzeko Planaren "Digitalizazioa eta Lanbide Heziketa" izeneko eremu estrategikoaren barnean, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak eta Europar Batasuna-Next Generation EUk finantzatzen dute plan hori.
Era berean, Nafarroako Foru Komunitatean Lanbide Heziketaren Sistemako graduetan ikasleak onartzeko prozesua arautzen duen apirilaren 11ko 40/2024 Foru Aginduan xedatutakoa aplikatuz, ikasleak onartzeko prozesuaren egutegia zehazteko datak ezarri behar dira 2024-2025 ikasturterako.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. 2024-2025 ikasturterako, Lanbide Heziketaren Sistemako E graduen eskaintza ezartzea Nafarroan, hau da, erdi mailako eta goi mailako espezializazio ikastaroen eskaintza. Ebazpen honen 1. eranskinean azaltzen da zein ikastaro eskaintzen diren eta zein ikastetxetan.
2. 2024-2025 ikasturterako, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan Lanbide Heziketaren Sistemako E graduetan ikasleak onartzeko prozesuaren egutegia onestea. Ebazpen honen 2. eranskinean dago.
3. Ebazpen hau eta haren eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau eta haren eranskinak igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integrazioko Zerbitzura, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzura, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzura, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Inklusio Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera, Etengabeko Lanbide Prestakuntzaren eta Enpresen Atalera, Akreditazio Profesionalen Atalera, Lanbide Heziketaren Proiektuen eta Nazioartekotzearen Atalera, Lanbide Heziketa Eraldatzeko Atalera, Eskolatze Bulegora eta Orientazio Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.
5. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik hasita.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 23an.–Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.
1. ERANSKINA.–LANBIDE HEZIKETAKO E GRADUEN ESKAINTZA - ERDI MAILAKO ETA GOI MAILAKO ESPEZIALIZAZIO IKASTAROAK. 2024-2025 IKASTURTEA
Eskaintza
1. Lanbide Heziketako E graduen eskaintzan, hau da, goi mailako espezializazio ikastaroen eskaintzan, ondotik aipatzen diren ikastaroetan talde bana dago:
GOI MAILAKO ESPEZIALIZAZIO IKASTAROA | LANBIDE ARLOA | IKASTETXE BATERATUA |
FABRIKAZIO GEHIGARRIA | Fabrikazio Mekanikoa | Virgen del Camino IBP |
ZIBERSEGURTASUNA OPERAZIO TEKNOLOGIEN INGURUNEAN | Elektrizitatea eta Elektronika | Donapea IBP |
ADIMEN ARTIFIZIALA ETA BIG DATA | Informatika eta Komunikazioak | María Ana Sanz IB |
ZIBERSEGURTASUNA INFORMAZIO TEKNOLOGIEN INGURUNEAN | Informatika eta Komunikazioak | María Ana Sanz IB |
BIDEOJOKOEN ETA ERREALITATE BIRTUALAREN GARAPENA | Informatika eta Komunikazioak | Lizarrako IB Politeknikoa |
FABRIKAZIO ADIMENDUNA | Instalazioa eta Mantentze-lanak | Virgen del Camino IBP |
FABRIKAZIO ADIMENDUNA | Instalazioa eta Mantentze-lanak | ETI IBP |
KULTIBO ZELULARRAK | Kimika | Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa - ESTNA IB |
URRUTITIK PILOTATUTAKO AIREONTZIAK-DRONEAK | Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak | Energia Berriztagarrien Goi Mailako IB |
AUDITORETZA ENERGETIKOA | Energia eta Ura | Energia Berriztagarrien Goi Mailako IB |
2. Lanbide Heziketako E graduen eskaintzan, hau da, erdi mailako espezializazio ikastaroen eskaintzan, ondotik aipatzen diren ikastaroetan talde bana dago:
ERDI MAILAKO ESPEZIALIZAZIO IKASTAROA | LANBIDE ARLOA | IKASTETXE BATERATUA |
INTERNETERA KONEKTATUTAKO SISTEMEN (IoT) INSTALAZIOA ETA MANTENTZE-LANAK | Elektrizitatea eta Elektronika | ETI IBP |
INTERNETERA KONEKTATUTAKO SISTEMEN (IoT) INSTALAZIOA ETA MANTENTZE LANAK | Elektrizitatea eta Elektronika | Virgen del Camino IBP |
IBILGAILU HIBRIDOEN ETA ELEKTRIKOEN MANTENTZE-LANAK | Garraioa eta Ibilgailuen Mantentze-lanak | Virgen del Camino IBP |
ARTISAU-OKINTZA ETA -OPILGINTZA | Ostalaritza eta Turismoa | Burlatako LH IB |
3. Talde bakoitzaren ratioa, oro har, hamabost ikaspostukoa da.
2. ERANSKINA.–IKASLEAK ONARTZEKO PROZESUAREN EGUTEGIA 2024-2025 IKASTURTEAN. LANBIDE HEZIKETAKO E GRADUAK - ERDI MAILAKO
ETA GOI MAILAKO ESPEZIALIZAZIO IKASTAROAK
LANBIDE HEZIKETAKO ESPEZIALIZAZIO IKASTAROAK - EPE ARRUNTA | HASIERA EGUNA | BUKAERA EGUNA |
Inskripzioa egiteko epe arrunta (inskripzio-eskaerak aurkeztea) | Ekainaren 17a | Ekainaren 28a | 14:00ak arte |
Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea | | Uztailaren 1a | |
Onartuen behin-behineko zerrendari buruzko erreklamazioak aurkeztea | Uztailaren 2a | Uztailaren 4a | 14:00ak arte |
Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea | | Uztailaren 15a | |
Onartuen behin betiko zerrendari dagozkion matrikulazio egunak | Uztailaren 16a | Uztailaren 18a | 14:00ak arte |
LANBIDE HEZIKETAKO ESPEZIALIZAZIO IKASTAROAK - IKASPOSTU HUTSAK ESLEITZEA | HASIERA EGUNA | BUKAERA EGUNA |
Hezkuntza Departamentuak hutsik dauden ikaspostuak argitaratzea, ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako | Abuztuaren 30a | |
Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedurarako eskaerak aurkeztea | Irailaren 2a | Irailaren 6a | 14:00ak arte |
Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea | | Irailaren 10a | |
Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartuen behin betiko zerrendari dagozkion matrikulazio egunak | Irailaren 11 | Irailaren 13a | 14:00ak arte |
LANBIDE HEZIKETAKO ESPEZIALIZAZIO IKASTAROAK - IKASPOSTU LIBREEN ESLEIPENA | HASIERA EGUNA | BUKAERA EGUNA |
Ikaspostu libreen esleipenerako 1. argitalpena | | Irailaren 16a | |
Ikaspostu libreen 1. argitalpeneko ikaspostuetan inskribatzea | Irailaren 17a | Irailaren 17a | 14:00ak arte |
Ikaspostu libreen 1. esleipenaren zerrenda argitaratzea | | Irailaren 18a | |
Ikaspostu libreen 1. esleipenaren zerrendan onartutako ikasleak matrikulatzea | Irailaren 19a | Irailaren 19a | 14:00ak arte |
Ikaspostu libreen esleipenerako 2. argitalpena | | Irailaren 23a | |
Ikaspostu libreen 2. argitalpeneko ikaspostuetan inskribatzea | Irailaren 24a | Irailaren 24a | 14:00ak arte |
Ikaspostu libreen 2. esleipenaren zerrenda argitaratzea | | Irailaren 25a | |
Ikaspostu libreen 2. esleipenaren zerrendan onartutako ikasleak matrikulatzea | Irailaren 26a | Irailaren 26a | 14:00ak arte |
Ikaspostu libreen esleipenerako 3. argitalpena | | Irailaren 30a | |
Ikaspostu libreen 3. argitalpeneko ikaspostuetan inskribatzea | Urriaren 1a | Urriaren 1a | 14:00ak arte |
Ikaspostu libreen 3. esleipenaren zerrenda argitaratzea | | Urriaren 2a | |
Ikaspostu libreen 3. esleipenaren zerrendan onartutako ikasleak matrikulatzea | Urriaren 3a | Urriaren 3a | 14:00ak arte |
Ikaspostu libreen esleipenerako 4. argitalpena | | Urriaren 7a | |
Ikaspostu libreen 4. argitalpeneko ikaspostuetan inskribatzea | Urriaren 8a | Urriaren 8a | 14:00ak arte |
Ikaspostu libreen 4. esleipenaren zerrenda argitaratzea | | Urriaren 9a | |
Ikaspostu libreen 4. esleipenaren zerrendan onartutako ikasleak matrikulatzea | Urriaren 10a | Urriaren 10a | 14:00ak arte |
DATA GARRANTZITSUAK |
Eskolen hasiera espezializazio ikastaroetan | 2024ko irailaren 20tik aurrera, espezializazio ikastaro bakoitzerako zehazten diren datetan. |
Iragarkiaren kodea: F2408526