1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1934/2024 EBAZPENA, maiatzaren 16koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez bete gabe uzten baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako logopedaren lanpostu bat, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdiko lanpostua, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 30eko 3144/2022 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako logopedaren lanpostu bat, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdia onetsi zen, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Deialdi hori 2022ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12koan.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 7ko 488/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko logopedaren lanpostu bat, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen, eta oposizioaldiko proba egiteko eguna, ordua eta lekua zehaztu ziren.
Oposizioaldiko proba egin ondoren, deialdiaren web fitxan argitaratu ziren behin-behineko emaitzak. Alegazioak aurkezteko epea igaro ondoren, 2024ko maiatzaren 14an behin betiko emaitzak argitaratu ziren, eta izangai batek ere ez duenez oposizioaldia gainditu, bidezkoa da bete gabe uztea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko logopedaren lanpostu bat, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdiko lanpostua.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Bete gabe uztea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko logopedaren lanpostu bat, gehienez ere, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdiko lanpostua (3308 zenbakikoa).
2. Ebazpen hau jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalari, epaimahaikideei eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 16an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2408183