117. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

90E/2024 FORU AGINDUA, maiatzaren 20koa, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak emana, zeinaren bidez sortzen baita departamentu horretako berdintasunerako departamentu barneko batzordea eta izendatzen baitira batzordeko kideak.

Martxoaren 20ko 27/2024 Foru Dekretuaren 9. artikuluak ezartzen du departamentu bakoitzean berdintasunerako departamentu barneko batzorde bat sortuko dela foru agindu bidez, departamentuko berdintasun politika koordinatzeko (foru dekretu horrek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko berdintasun unitateen eginkizunak eta horien koordinazio egiturak arautzen ditu).

Halaber, artikulu horrek berak adierazten duenez, departamentu barneko batzorde bakoitzean zuzendaritza nagusi eta kudeaketako zuzendaritza guztiak egonen dira ordezkatuta, kide banarekin, departamentuetako urteko berdintasun planetan sartutako neurriak planifikatzen eta garatzen dituzten zerbitzuetako zuzendaritzen bitartez. Idazkaritza tekniko nagusiko titularra izanen da batzordeko burua eta berdintasun unitateko teknikari bat izanen da idazkaria.

Horrekin bat eginez, eta dagozkidan ahalmenak erabiliz, hala ematen baitizkit Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak,

AGINTZEN DUT:

1. Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko berdintasunerako departamentu barneko batzordea sortzea.

2. Honako hauek izendatzea batzordeko kide:

–Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko titularra; batzordeko buru izanen da.

–Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusiko Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzuko zuzendaria.

–Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiko Europako Proiektuen Bulegoaren Zerbitzuko zuzendaria.

–Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoko Euskara Administrazio Publikoetan Garatzeko Zerbitzuko zuzendaria.

–Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko berdintasun unitateko teknikaria; batzordeko idazkari izanen da.

3. Foru agindu hau igortzea Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko berdintasunerako departamentu barneko batzorderako izendatutako pertsona guztiei eta Nafarroako Berdintasuneko Institutura.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 20an.–Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F2408184