117. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

31/2024 FORU AGINDUA, maiatzaren 20koa, Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariak emana, Sara Soto Ahechu andrea Analisi eta Prospekzio Bulegoa erakunde autonomoko Estrategia Operatiboaren eta Ebaluazioaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako. Erakunde autonomo hori Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. apartatuan ezartzen du ataletako eta bulegoetako burutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Analisi eta Prospekzio Bulegoa erakunde autonomoaren Estatutuen 12.n) artikuluak xedatzen duenez (estatutu horiek urriaren 11ko 217/2023 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren), Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilariari dagokio bulego horretako atalburuak, bulegoburuak eta ataletik beherako beste unitate batzuetako buruak bitarte baterako askatasunez izendatzea eta haiek kargutik kentzea, Analisi eta Prospekzio Bulegoko zuzendari kudeatzaileak proposatuta.

Espedientean jasotzen da Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak izendapenaren alde emandako txostena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betez, bai eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren adostasuna ere.

Hortaz, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabilita, haren bidez zehazten baitira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak,

AGINTZEN DUT:

1. Sara Soto Ahechu andrea Analisi eta Prospekzio Bulegoa erakunde autonomoko Estrategia Operatiboaren eta Ebaluazioaren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako, 2024ko maiatzaren 20tik aurrerako ondorioekin. Erakunde autonomo hori Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Politika Publikoen Plangintza, Koordinazio, Berrikuntza eta Ebaluazioko Zuzendaritza Nagusiari atxikita dago.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Analisi eta Prospekzio Bulegora eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 20an.–Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilaria, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F2408169