Iragarkia
114. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 4a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1222E/2024 EBAZPENA, maiatzaren 13koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita I. eranskinean zerrendatutako osasun laguntzako zerbitzuburuen lanpostuak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1.–Onestea I. eranskinean zerrendatutako osasun laguntzako zerbitzuburuen lanpostuak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, bai eta haren oinarriak ere.
2.–Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, baita Osasun Departamentuaren web-orrian ere (https://empleosalud.navarra.es/eu/jefaturas), "Osasun laguntzako burutzak" atalean.
3.–Deialdiaren ondoriozko egintzak aipatutako web-orrian argitaratuko dira.
4.–Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin, eta erabiliz Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 13an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.
OINARRIAK
1.–Arau orokorrak.
1.1. Deialdi hau honako hauetan xedatutakoaren arabera arautuko da: 11/1992 Foru Legea, urriaren 20koa, Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen duena; 347/1993 Foru Dekretua, azaroaren 22koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko modua arautzen duena; 391E/2023 Foru Agindua, azaroaren 27koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan laguntzako zerbitzuburuak eta atalburuak hornitzeko betetzeko prozedura arautzen duena; eta gainerako araudi osagarria.
1.2. Deialdi honen xedea da I. eranskinean zerrendatutako laguntzako zerbitzuburuen lanpostuak merezimendu-lehiaketa bidez betetzea.
1.3. Lanpostuaren ordainsariak izanen dira urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean eta aplika daitezkeen gainerako xedapenetan ezarritakoak.
1.4. Lanaldia goizez edo arratsaldez izanen da, lanpostua betetzen denean zerbitzuak dituen beharren arabera, eta administrazioko organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.
1.5. Izendatutakoa dedikazio esklusiboko araubidean arituko da, hau da, erabateko prestutasuna eta erabateko dedikazioa izanen ditu, eta ezin izanen du beste inolako irabazizko jarduerarik egin, ez sektore publikoan ez pribatuan.
1.6. Orobat, lanpostuan egin beharreko guardiak eta/edo guardia lokalizatuak egin beharko ditu, zentroko zuzendaritzak edo, hark eskuordetuta, dagokion burutzak hori agintzen duenean.
1.7. Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, baita https://empleosalud.navarra.es/eu/jefaturas web-orrian ere, deialdiaren fitxan.
Deialdiaren ondoriozko egintzak adierazitako web-orrian argitaratuko dira.
2.–Parte hartzeko baldintzak.
2.1. Deialdian parte hartzen ahalko dute Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan dagokion espezialitateko lanpostua jabetzan duten fakultatiboek, baldin eta jardunean, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian badaude.
2.2. Gutxieneko baldintza izanen da, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den unean, gutxienez 2 urtez aritu izana aurreko 4 urteetan dagokion espezialitateko lanpostuan.
2.3. Eskaerak aurkezteko epealdia amaitu eta baldintza horiek betetzen dituen izangairik ez bada, hamar egun balioduneko beste epealdi bat irekiko da. Horretan, aurkezten ahalko dira, hala nahi badute, lanpostuaren jabe izanda aipatutako antzinatasun baldintzak betetzen ez dituztenak eta lanpostuaren jabe izanda jarduneko zerbitzuaren luzapen egoeran daudenak. Epe horiek igaro eta izangairik ez badago, azaroaren 27ko 391E/2023 Foru Aginduaren 6. artikuluan xedatutakoa beteko da.
2.4. Bat etorriz Haurrak eta nerabeak indarkeriaren aurrean babesteari buruzko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoarekin, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenarik ez izatea sexu askatasunaren edo sexu ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.
Baldintza hori frogatzeko, abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretuan arautzen den Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiak emandako ziurtagiri negatibo bat aurkeztu beharko da, edo O-NOZi baimena eman ziurtagiri hori Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiari eska diezaion.
2.5. Izangaiek eskaerak aurkezteko epearen azken egunerako bete behar dituzte betebehar horiek, eta hautapen prozesu osoan haiek betetzen segituko dute, harik eta izendatu arte.
3.–Eskaerak. Epea eta aurkezpena.
3.1. Izena emateko eskaera bide telematikoz aurkeztuko da deialdiaren web-orrian.
3.2. Deialdian parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
3.3. Parte hartu nahi dutenek eskaerarekin batera aurkeztu beharko dute bete nahi den zerbitzuaren kudeaketa proiektua, bai eta planteatutako helburuak ere.
Memoria hori epaimahaiaren aurrean defendatuko da jendaurreko saioan.
4.–Onartuen eta baztertuen zerrenda.
4.1. Eskaerak aurkezteko epea amaituta, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak ebazpen bat emanen du, onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta zerrenda hori deialdiaren web-orrian argitaratzeko aginduko du. Alegazioak aurkezteko, 5 egun balioduneko epea ezarriko da, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
4.2. Ezarritako epeen barnean parte hartzeko eskaerarik aurkeztu ez bada, organo eskudunak ebazpen bat emanen du, deialdiko lanpostua bete gabe utzi dela adierazteko. Ebazpen hori Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren enplegu publikoaren atarian argitaratuko da.
4.3. Alegazioak aurkezteko epea bukatu eta haiek ebatzita, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariak ebazpen bat emanen du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren atarian argitara dadila.
4.4. Inor baztertu ez bada, behin betiko zerrenda argitaratuko da zuzenean.
4.5. Behin betiko zerrenda onestean, argitara emanen da zer egunetan, zer tokitan eta zer ordutan izanen den aurkeztutako kudeaketa proiektua defendatzeko jendaurreko saioa.
5.–Kalifikazio epaimahaia.
5.1. Hiru kidek osatuko dituzte burutza bakoitzeko epaimahaiak, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ebazpen bidez izendatuko dira; beste horrenbeste ordezko kide izendatu beharko da.
5.2. II. eranskinean zerrendatzen dira deialdiko burutzetako bakoitzari dagokion prozeduran aritzeko izendatutako kalifikazio epaimahaietako kideak.
5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarrien interpretazioaren eta aplikazioaren inguruan sortzen diren gaiak.
6.–Kudeaketa proiektuaren eta jendaurreko defentsaren balorazioko fasea.
Gehienez 60 puntu emanen dira kudeaketa proiektuaren eta defentsa publikoaren balorazioan, eta gutxienez 30 puntu beharko dira fase hau gainditzeko. Fase hau baztergarria izanen da.
6.1. Epaimahaiak kudeaketa proiektuaren dokumentazioa baloratuko du, hura jendaurrean defendatu aurretik (30 puntu gehienez).
6.2. Gero, izangaiek jendaurrean defendatuko dute aurkeztutako kudeaketa proiektua (30 puntu gehienez). Epaimahaiak, izangaia deialdiko lanpostua betetzeko egokia den baloratzeko, proiektuari buruz egokitzat jotzen dituen galderak eginen ditu.
6.3. Fase hori egin ondoren, epaimahaiak deialdiaren web-orrian argitaratuko du emaitza, emandako puntuazioekin.
7.–Merezimenduen balorazioko fasea.
7.1. Fase honetan gehienez ere 40 puntu emanen dira. Puntu horiek, zehazki, honela banatuko dira:
–Laneko esperientzia: emandako zerbitzuak: 18 puntu, gehienez.
–Prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta hizkuntzak: 22 puntu, gehienez.
Hala nahi duenak karrera profesionalaren maila aukeratzen ahalko du prestakuntza, irakaskuntza, ikerketa eta hizkuntzen kalifikazioaren ordez, ebazpen honen III. eranskineko 3. atalean xedatutakoarekin bat.
7.2. Alegatutako eta justifikatutako merezimenduak baloratzeko, ebazpen honen III. eranskinean ezarritako baremoa erabiliko da, eta deialdia argitaratu arte lortutakoak soilik hartuko dira kontuan. Gerora lortutakoak ez dira baloratuko.
7.3. Kudeaketa proiektuaren eta jendaurreko defentsaren balorazio fasea gainditu dutenek 2. ataleko (emandako zerbitzuak) eta 3. ataleko (prestakuntza, irakaskuntza, ikerkuntza eta hizkuntzak) dokumentazioa aurkeztu beharko dute, kudeaketa proiektuaren eta jendaurreko defentsaren balorazioaren emaitzak argitaratu eta hamar egun balioduneko epean.
7.4. Honako merezimendu hauek ez dira aurkeztu beharko, izangai bakoitzaren espedientean zuzenean sartuko baitira, eta epaimahaiaren esku jarri, baremazioa egin dezan:
–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan egindako zerbitzuak.
–Aurreko deialdiren batean aurkeztutakoak, baldin eta 3.1 puntuan aipatutako web-orrian agertzen badira. Ondorio horietarako, izangaiek aipatu merezimenduak kontsulta ditzakete web-orri horretan.
7.5. Epaimahaiak baloratuko ditu bere iritziz aintzat hartzekoak diren izangai bakoitzaren merezimenduak, ataletako bakoitzean. Nolanahi, ez ditu inoiz kontuan hartuko alegatu gabeko merezimenduak edo agiri bidez frogatu ez direnak.
7.6. Pertsona batek baino ez badu gainditzen kudeaketa proiektua defendatzeko fasea, ez zaizkio merezimenduak baloratuko, eta, beraz, ez du haiei buruzko dokumentaziorik aurkeztu beharko. Fase hori gainditu duen izangaia zuzenean izanen da izendapenerako proposatua.
8.–Azken emaitza.
8.1. Behin kudeaketa proiektuaren eta jendaurreko defentsaren balorazioko faseak eta merezimenduen balorazioa bukatuta, epaimahaiak balorazioaren emaitza argitaratuko du deialdiaren web-orrian, izangai bakoitzak lortutako puntuazioa adierazita, eta 5 egun balioduneko epea irekiko da alegazioak telematikoki aurkezteko.
8.2. Alegazioak ebatzi ondoren, epaimahaiak deialdiaren web-orrian argitaratuko ditu behin betiko puntuazioak eta merezimendu-lehiaketaren azken emaitza.
Erreklamazioak ebatzitzat joko dira emaitza hori argitaratzearekin.
8.3. Izangaiak lehiaketaren emaitza eta bere merezimenduen banakako balorazioa ikusten ahalko ditu deialdiaren web-orriaren bidez.
9.–Izendapena.
9.1. Prozedura bukatuta, epaimahaiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari proposatuko dio puntuaziorik altuena lortu duen pertsonaren izendapena, edo, kasua bada, deialdiko lanpostua bete gabe utziko du.
9.2. Zerbitzuburu izateko izendapena 6 urterako izanen da, salbu eta azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 17. artikuluan xedatutako kargu-uztearen arrazoietako bat gertatzen bada.
9.3. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
10.–Errekurtsoak.
Deialdi honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra eta bere oinarri eta egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin bat, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea erabiliz.
Kalifikazio epaimahaiaren behin betiko egintzen kontra, zeinek ez baitute administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, O-NOZeko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.2 artikuluarekin.
I. ERANSKINA.–DEIALDIKO BURUTZAK
Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa:
–Analisi Klinikoen Zerbitzuko laguntza burutza. Lanpostu zenbakia: 70537.
–Anestesiako, Konorteratzeko eta Minaren Terapeutikako Zerbitzuko laguntza burutza. Lanpostu zenbakia: 70601.
–Bihotzeko Kirurgiaren Zerbitzuko laguntza burutza. Lanpostu zenbakia: 63361.
–Kirurgia Pediatrikoaren Zerbitzuko laguntza burutza. Lanpostu zenbakia: 67880.
–Kirurgia Plastikoaren Zerbitzuko laguntza burutza. Lanpostu zenbakia: 62583.
–Bularraldeko Kirurgiaren Zerbitzuko laguntza burutza. Lanpostu zenbakia: 70082.
–Medikuntza Prebentiboaren eta Ospitaleko Higienearen Zerbitzuko laguntza burutza. Lanpostu zenbakia: 67091.
–Dermatologia Zerbitzuko laguntza burutza. Lanpostu zenbakia: 68334.
–Digestio Zerbitzuko laguntza burutza. Lanpostu zenbakia: 70540.
–Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzuko laguntza burutza. Lanpostu zenbakia: 70835.
–Farmazia Zerbitzuko laguntza burutza. Lanpostu zenbakia: 70598.
–Genetika Medikoaren Zerbitzuko laguntza burutza. Lanpostu zenbakia: 66918.
–Geriatria Zerbitzuko laguntza burutza. Lanpostu zenbakia: 61399.
–Hematologia Zerbitzuko laguntza burutza. Lanpostu zenbakia: 70589.
–Medikuntza Intentsiboaren Zerbitzuko laguntza burutza. Lanpostu zenbakia: 70812.
–Medikuntza Nuklearraren Zerbitzuko laguntza burutza. Lanpostu zenbakia: 62545.
–Nefrologia Zerbitzuko laguntza burutza. Lanpostu zenbakia: 70838.
–Pneumologia Zerbitzuko laguntza burutza. Lanpostu zenbakia: 70584.
–Neurokirurgia Zerbitzuko laguntza burutza. Lanpostu zenbakia: 61196.
–Neurologia Zerbitzuko laguntza burutza. Lanpostu zenbakia: 70510.
–Obstetrizia eta Ginekologia Zerbitzuko laguntza burutza. Lanpostu zenbakia: 63015.
–Oftalmologia Zerbitzuko laguntza burutza. Lanpostu zenbakia: 70815.
–Onkologia Medikoaren Zerbitzuko laguntza burutza. Lanpostu zenbakia: 68302.
–Otorrinolaringologia Zerbitzuko laguntza burutza. Lanpostu zenbakia: 70580.
–Erradiofisikaren eta Babes Erradiologikoaren Zerbitzuko laguntza burutza. Lanpostu zenbakia: 67656.
–Erreumatologia Zerbitzuko laguntza burutza. Lanpostu zenbakia: 71064.
–Larrialdi Orokorretarako Zerbitzuko laguntza burutza. Lanpostu zenbakia: 62102.
–Urologia Zerbitzuko laguntza burutza. Lanpostu zenbakia: 70819.
Reina Sofía ospitalea:
–Anestesia eta Konorteratze Zerbitzuko laguntza burutza. Lanpostu zenbakia: 71030.
–Kirurgia Orokorraren Zerbitzuko laguntza burutza. Lanpostu zenbakia: 71029.
–Barne Medikuntza Zerbitzuko laguntza burutza. Lanpostu zenbakia: 64677.
–Pediatria Zerbitzuko laguntza burutza. Lanpostu zenbakia: 64614.
–Larrialdi Zerbitzuko laguntza burutza. Lanpostu zenbakia: 71031.
García Orcoyen ospitalea:
–Anestesia eta Konorteratze Zerbitzuko laguntza burutza. Lanpostu zenbakia: 62687.
–Traumatologiaren eta Kirurgia Ortopedikoaren Zerbitzuko laguntza burutza. Lanpostu zenbakia: 71095.
II. ERANSKINA.–LAGUNTZA ZERBITZUETAKO BURUTZEN KALIFIKAZIO-EPAIMAHAIEN OSAERA
LANPOSTUA | EPAIMAHAIBURUA | KIDEA | IDAZKARIA | |
NOU: ANALISI KLINIKOEN ZERBITZUA | Titularra | MARTA MARTÍN VIZCAÍNO NOUko laguntza zuzendaria | BEATRIZ GARCÍA LÓPEZ NOUko Analisi Kliniko Orokorren Ataleko burua | SANTIAGO BOUZA BOUZA GOOko Analisi Klinikoen eta Laborategiko Ataleko burua |
Ordezkoa | ESTRELLA PETRINA JAUREGUI NOUko zuzendari kudeatzailea | DELIA QUILEZ AGREDA RSOko Laborategi Ataleko burua | ADRIANA RIVERO MARCOTEGUI NOUko Analisi Klinikoen Zerbitzuko Analisi Kliniko Berezien Ataleko burua | |
NOU: ANESTESIAKO, KONORTERATZEKO ETA MINAREN TERAPEUTIKAKO ZERBITZUA | Titularra | ESTRELLA PETRINA JAUREGUI NOUko zuzendari kudeatzailea | GERARDO GARCIA PEREZ NOUko Anestesiako, Konorteratzeko eta Minaren Terapeutikako BFEa | INÉS PLAJA MARTÍ GOOko Anestesia eta Konorteratze Zerbitzuko burua |
Ordezkoa | CARLOS IBERO ESPARZA NOUko Urgentziazko Prozesuetako laguntza zuzendariordea | EVA TURUMBAY RAMIREZ NOUko Anestesia aurreko Ataleko burua | JULIO BARRENA SOTÉS NOUko Anestesia eta Konorteratze Zerbitzuko Anestesia Anbulatorioaren Ataleko burua | |
NOU: BIHOTZEKO KIRURGIAREN ZERBITZUA | Titularra | ESTRELLA PETRINA JAUREGUI NOUko zuzendari kudeatzailea | LUIS JIMÉNEZ ALFARO NOUko Bihotzeko Kirurgiako BFEa | VIRGINIA ÁLVAREZ ASIAIN NOUko Arlo Kliniko Kardiologikoko zuzendaria |
Ordezkoa | MARTA MARTÍN VIZCAÍNO NOUko laguntza zuzendaria | FÉLIX GÓMEZ BLASCO NOUko Bihotzeko Kirurgiaren BFEa | M.ª TERESA BEUNZA PUYOL NOUko Arlo Kliniko Kardiologikoko Kardiologia Ataleko burua | |
NOU: KIRURGIA PEDIATRIKOAREN ZERBITZUA | Titularra | |||
Ordezkoa | ||||
NOU: KIRURGIA PLASTIKOAREN ZERBITZUA | Titularra | ARANTZA ARTECHE ANDRÉS NOUko Prozesu Kirurgikoen eta Kritikoetako laguntza zuzendariordea | JOSÉ REY VASALO NOUko Kirurgia Plastikoko BFEa | GONZALO RODRÍGUEZ-LOSADA MARCO NOUko Kirurgia Plastikoko BFEa |
Ordezkoa | ESTRELLA PETRINA JAUREGUI NOUko zuzendari kudeatzailea | JAVIER CASTRO GARCÍA NOUko Kirurgia Plastikoko BFEa | ALBERTO IRIGARAY RIVAS NOUko Kirurgia Plastikoko BFEa | |
NOU: BULARRALDEKO KIRURGIAREN ZERBITZUA | Titularra | MARTA MARTÍN VIZCAÍNO NOUko laguntza zuzendaria | ELENA RAMÍREZ GIL NOUko Bularraldeko Kirurgiaren BFEa | RAFAEL SÁDABA SAGREDO NOUko Bihotzeko Kirurgiaren Zerbitzuko burua |
Ordezkoa | ARANTZA ARTECHE ANDRÉS NOUko Prozesu Kirurgikoen eta Kritikoetako laguntza zuzendariordea | STEPHANY LAGUNA SANJUANELO NOUko Bularraldeko Kirurgiaren BFEa | ESTHER MARTÍNEZ AGUILAR NOUko Angiologia eta Hodietako Kirurgiako BFEa | |
NOU: MEDIKUNTZA PREBENTIBOAREN ETA OSPITALEKO HIGIENEAREN ZERBITZUA | Titularra | MARTA MARTÍN VIZCAÍNO NOUko laguntza zuzendaria | GUILLERMO EZPELETA LOBATO NOPLOIko Epidemiologiaren eta Osasun Prebentzioaren Zerbitzuko burua | JUANA VIDÁN ALLI NOUko Medikuntza Prebentiboaren eta Ospitaleko Higienearen BFEa |
Ordezkoa | ISABEL RODRIGO RINCÓN NOUko Prozesu Anbulatorioen eta Diagnostikoaren laguntza zuzendariordea | MARIA EDERRA SANZ NOPLOIko Epidemiologiaren Detekzio Goiztiarraren eta Osasun Prebentzioaren Ataleko burua | AMAYA BACAICOA HUALDE NOUko Medikuntza Prebentiboaren eta Ospitaleko Higienearen Ataleko burua | |
NOU: DERMATOLOGIA ZERBITZUA | Titularra | ESTRELLA PETRINA JAUREGUI NOUko zuzendari kudeatzailea | IRENE PALACIOS ÁLVAREZ NOUko Dermatologiako BFEa | MÓNICA LARREA GARCÍA NOUko Dermatologiako BFEa |
Ordezkoa | MARTA MARTÍN VIZCAÍNO NOUko laguntza zuzendaria | MARTA FERNÁNDEZ GALAR NOUko Dermatologiako BFEa | M.ª CONCEPCIÓN ROS MARTÍN NOUko Dermatologiako BFEa | |
NOU: DIGESTIO ZERBITZUA | Titularra | CARLOS IBERO ESPARZA NOUko Urgentziazko Prozesuetako laguntza zuzendariordea | ANA BORDA MARTÍN NOUko Digestioko BFEa | JUAN JOSÉ VILA COSTAS NOUko Digestio Zerbitzuko Endoskopia Ataleko burua |
Ordezkoa | ISABEL RODRIGO RINCÓN NOUko Prozesu Anbulatorioen eta Diagnostikoko laguntza zuzendariordea | FERMÍN ESTREMERA ARÉVALO NOUko Digestioko BFEa | SAIOA RUBIO ITURRIA NOUko Digestio Zerbitzuko Gastroenterologia Ataleko burua | |
NOU: ENDOKRINOLOGIA ETA NUTRIZIO ZERBITZUA | Titularra | CARLOS IBERO ESPARZA NOUko Urgentziazko Prozesuetako laguntza zuzendariordea | SONSOLES BOTELLA MARTINEZ NOUko Endokrinologia eta Nutrizioko BFEa | ANA ZUGASTI MURILLO NOUko Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzuko Dietetikaren eta Nutrizio Klinikoaren Ataleko burua |
Ordezkoa | ISABEL RODRIGO RINCÓN NOUko Prozesu Anbulatorioen eta Diagnostikoko laguntza zuzendariordea | DOLORES OLLERO GARCÍA-AGULLÓ NOUko Endokrinologia eta Nutrizioko BFEa | M. JOSÉ GOÑI IRIARTE NOUko Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzuko Diabetes Ataleko burua | |
NOU: FARMAZIA ZERBITZUA | Titularra | ESTRELLA PETRINA JAUREGUI NOUko zuzendari kudeatzailea | RAMÓN SAN MIGUEL ELCANO NOUko Farmaziako BFEa | BEATRIZ LARRAYOZ SOLA NOUko Farmazia Zerbitzuko I. Ataleko burua |
Ordezkoa | MARTA MARTÍN VIZCAÍNO NOUko laguntza zuzendaria | ESTHER LACALLE FABO NOUko Farmaziako BFEa | JAVIER PRECIADO GOLDARACENA RSOko Farmazia Ataleko burua | |
NOU: GENETIKA MEDIKOAREN ZERBITZUA | Titularra | ISABEL RODRIGO RINCÓN NOUko Prozesu Anbulatorioen eta Diagnostikoko laguntza zuzendariordea | MARÍA ARANTZAZU PEREZ-JUANA DEL CASAL NOUko Genetika Medikoaren Zerbitzuko biologo klinikoa | AMAYA BENGOA ALONSO NOUko Genetika Medikoaren Zerbitzuko eta Genomika Laborategiaren Ataleko burua |
Ordezkoa | CARLOS IBERO ESPARZA NOUko Urgentziazko Prozesuetako laguntza zuzendariordea | FERMÍN GARCIA AMIGOT NOUko Genetika Medikoaren Zerbitzuko biologo klinikoa | M.ª ANTONIA RAMOS ARROYO NOUko Genetika Medikoaren Zerbitzuko BFEa | |
NOU: GERIATRIA ZERBITZUA | Titularra | CARLOS IBERO ESPARZA NOUko Urgentziazko Prozesuen laguntza zuzendariordea | LUCÍA LOZANO VICARIO NOUko Geriatriako BFEa | ÁLVARO CASAS HERRERO NOUko Geriatria Ataleko burua |
Ordezkoa | ISABEL RODRIGO RINCÓN NOUko Prozesu Anbulatorioen eta Diagnostikoko laguntza zuzendariordea | AGURNE GARCÍA BAZTÁN NOUko Geriatriako BFEa | BELÉN GONZÁLEZ GLARÍA NOUko Geriatriako BFEa | |
NOU: HEMATOLOGIA ZERBITZUA | Titularra | CARLOS IBERO ESPARZA NOUko Urgentziazko Prozesuen laguntza zuzendariordea | MARTA PÉREZ SALAZAR NOUko Hematologiako BFEa | MARÍA CARMEN MATEOS RODRÍGUEZ NOUko Hematologia Zerbitzuko Klinika Ataleko burua |
Ordezkoa | ISABEL RODRIGO RINCÓN NOUko Prozesu Anbulatorioen eta Diagnostikoaren laguntza zuzendariordea | MARÍA CARMEN MATEOS RODRÍGUEZ NOUko Hematologia Zerbitzuko Klinika Ataleko burua | MARÍA JOSÉ PALOMA MORA NOUko Hematologia Zerbitzuko Koagulazio Ataleko burua | |
NOU: MEDIKUNTZA INTENTSIBOAREN ZERBITZUA | Titularra | MARTA MARTÍN VIZCAÍNO NOUko laguntza zuzendaria | RAQUEL FLECHA VIGUERA GOOko Medikuntza Intentsiboko BFEa | JOSÉ ROLDÁN RAMÍREZ NOUko Medikuntza Intentsiboko BFEa |
Ordezkoa | ARANTZA ARTECHE ANDRÉS NOUko Prozesu Kirurgikoen eta Kritikoen laguntza zuzendariordea | MARÍA BARBER ANSÓN NOUko Medikuntza Intentsiboko BFEa | JUAN JOSÉ SÁENZ BAÑUELOS NOUko Medikuntza Intentsiboaren Zerbitzuko Atal Medikoko burua | |
NOU: MEDIKUNTZA NUKLEARRAREN ZERBITZUA | Titularra | ISABEL RODRIGO RINCÓN NOUko Prozesu Anbulatorioen eta Diagnostikoko laguntza zuzendariordea | M.ª JESÚS RIBELLES SEGURA NOUko Medikuntza Nuklearreko BFEa | ALICIA CAMARERO SALAZAR NOUko Medikuntza Nuklearreko BFEa |
Ordezkoa | MARTA MARTÍN VIZCAÍNO NOUko laguntza zuzendaria | ISABEL BLANCO SAIZ NOUko Medikuntza Nuklearreko BFEa | M.ª JESÚS RIBELLES SEGURA NOUko Medikuntza Nuklearreko BFEa | |
NOU: NEFROLOGIA ZERBITZUA | Titularra | CARLOS IBERO ESPARZA NOUko Urgentziazko Prozesuetako laguntza zuzendariordea | CAROLINA PURROY IRURZUN NOUko Nefrologiako BFEa | M.ª FERNANDA SLON ROBLERO NOUko Nefrologiako BFEa |
Ordezkoa | ESTRELLA PETRINA JAUREGUI NOUko zuzendari kudeatzailea | ITZIAR CASTAÑO BILBAO NOUko Nefrologiako BFEa | NEREA GÓMEZ LARRAMBE NOUko Nefrologiako BFEa | |
NOU: PNEUMOLOGIA ZERBITZUA | Titularra | MARTA MARTÍN VIZCAÍNO NOUko laguntza zuzendaria | BEGOÑA FERNANDEZ INFANTE NOUko Pneumologia Zerbitzuko Ospitalizazio Ataleko burua | JOSÉ ANTONIO CASCANTE RODRIGO NOUko Pneumologia Zerbitzuko Jarduera Anbulatorioaren Ataleko burua |
Ordezkoa | ESTRELLA PETRINA JAUREGUI NOUko zuzendari kudeatzailea | SERGIO CURI CHÉRCOLES NOUko Pneumologiako BFEa | MARÍA ALFONSO IMÍZCOZ NOUko Pneumologiako BFEa | |
NOU: NEUROKIRURGIA ZERBITZUA | Titularra | ARANTZA ARTECHE ANDRÉS NOUko Prozesu Kirurgikoen eta Kritikoetako laguntza zuzendariordea | SAYOA ÁLVAREZ DE EULATE BERAMENDI NOUko Neurokirurgiako BFEa | RODRIGO ORTEGA MARTÍNEZ NOUko Neurokirurgiako BFEa |
Ordezkoa | MARTA MARTÍN VIZCAÍNO NOUko laguntza zuzendaria | CLARA PATERNAIN MARTÍN NOUko Neurokirurgiako BFEa | M.ª DEL MAR CASTLE RAMÍREZ NOUko Neurokirurgiako BFEa | |
NOU: NEUROLOGIA ZERBITZUA | Titularra | CARLOS IBERO ESPARZA NOUko Urgentziazko Prozesuetako laguntza zuzendariordea | ROBERTO MUÑOZ ARRONDO NOUko Neurologiako BFEa | IVONNE JERICÓ PASCUAL NOUko Neurologia Zerbitzuko Ospitalizazio Ataleko burua |
Ordezkoa | ISABEL RODRIGO RINCÓN NOUko Prozesu Anbulatorioen eta Diagnostikoko laguntza zuzendariordea | GERARDO SORIANO HERNANDEZ NOUko Neurologia Ataleko burua | MARIA CONCEPCIÓN HERRERA ISASI NOUko Neurologiako BFEa | |
NOU: OBSTETRIZIA ETA GINEKOLOGIA ZERBITZUA | Titularra | ARANTZA ARTECHE ANDRÉS NOUko Prozesu Kirurgikoen eta Kritikoetako laguntza zuzendariordea | ORENCIO TARRIO FERNÁNDEZ Elizondoko Sexu- eta Ugalketa-osasunaren Arretarako Azpiunitateko BFEa | OLGA SANZ ASÍN RSOko Ginekologia eta Obstetrizia Zerbitzuko burua |
Ordezkoa | MARTA MARTÍN VIZCAÍNO NOUko laguntza zuzendaria | JESÚS ZABALETA JURÍO Burlatako Sexu- eta Ugalketa-osasunaren Arretarako Zentroko BFEa | IZASKUN POMBO MUNILLA Iruñeko Osasun Barrutiko Sexu- eta Ugalketa-osasunaren Ataleko burua | |
NOU: OFTALMOLOGIA ZERBITZUA | Titularra | ARANTZA ARTECHE ANDRÉS NOUko Prozesu Kirurgikoen eta Kritikoetako laguntza zuzendariordea | JOSÉ ANDONEGUI NAVARRO NOUko Oftalmologiako BFEa | HENAR HERAS MULERO NOUko Oftalmologia Zerbitzuko Atzeko Poloaren Ataleko burua |
Ordezkoa | MARTA MARTÍN VIZCAÍNO NOUko laguntza zuzendaria | CECILIA MAISON MARTÍNEZ NOUko Oftalmologiako BFEa | LUCÍA BEATRIZ IZAGUIRRE RONCAL GOOko Oftalmologia Ataleko burua | |
NOU: ONKOLOGIA MEDIKOAREN ZERBITZUA | Titularra | ISABEL RODRIGO RINCÓN NOUko Prozesu Anbulatorioen eta Diagnostikoko laguntza zuzendariordea | JOSE JUAN ILLARRAMENDI MAÑAS NOUko Onkologia Medikoko BFEa | NURIA LAINEZ MILAGRO NOUko Onkologia Medikoaren Ataleko burua |
Ordezkoa | CARLOS IBERO ESPARZA NOUko Urgentziazko Prozesuetako laguntza zuzendariordea | JOSE ESTEBAN SALGADO PASCUAL NOUko Onkologia Medikoko BFEa | ELENA MATA VELASCO NOUko Onkologia Medikoko BFEa | |
NOU: OTORRINOLARINGOLOGIA ZERBITZUA | Titularra | ARANTZA ARTECHE ANDRÉS NOUko Prozesu Kirurgikoen eta Kritikoetako laguntza zuzendariordea | M.ª PALOMA RODRÍGUEZ GARCÍA NOUko ORL Pediatrikoaren Ataleko burua | ANA MACAYA MARTÍNEZ NOUko ORLko BFEa |
Ordezkoa | ESTRELLA PETRINA JAUREGUI NOUko zuzendari kudeatzailea | ENRIQUE MARAVÍ AZNAR NOUko ORL Errino-laringearen Ataleko burua | IÑIGO RUIZ DE ERENCHUN LASA NOUko ORL Zerbitzuko ORL Otobestibularreko Ataleko burua | |
NOU: ERRADIOFISIKAREN ETA BABES ERRADIOLOGIKOAREN ZERBITZUA | Titularra | ISABEL RODRIGO RINCÓN NOUko Prozesu Anbulatorioen eta Diagnostikoko laguntza zuzendariordea | SANTIAGO PELLEJERO PELLEJERO NOUko Erradiofisikaren eta Babes Erradiologikoaren Zerbitzuko BFEa | LAURA BRAGADO ÁLVAREZ NOUko Erradiofisikaren eta Babes Erradiologikoko BFEa |
Ordezkoa | MARTA MARTÍN VIZCAÍNO NOUko laguntza zuzendaria | FERNANDO MAÑERU CÁMARA NOUko Erradiofisikaren eta Babes Erradiologikoaren Zerbitzuko BFEa | FERNANDO CAUDEPON MORENO NOUko Erradiofisikaren eta Babes Erradiologikoko BFEa | |
NOU: ERREUMATOLOGIA ZERBITZUA | Titularra | CARLOS IBERO ESPARZA NOUko Urgentziazko Prozesuetako laguntza zuzendariordea | RICARDO GUTIERREZ POLO NOUko Erreumatologiako BFEa | JULIO SÁNCHEZ ÁLVAREZ NOUko Barne Medikuntza Zerbitzuko burua |
Ordezkoa | ISABEL RODRIGO RINCÓN NOUko Prozesu Anbulatorioen eta Diagnostikoko laguntza zuzendariordea | MARÍA CRUZ LAIÑO PIÑEIRO NOUko Erreumatologiako BFEa | LORETO HORCADA RUBIO NOUko Erreumatologiako BFEa | |
NOU: LARRIALDI OROKORRETARAKO ZERBITZUA | Titularra | CARLOS IBERO ESPARZA NOUko Urgentziazko Prozesuetako laguntza zuzendariordea | VIRGINIA RUIZ DE EGUINO RUIZ DE EGUINO NOUko Larrialdi Orokorretarako Zerbitzuko Kalitatearen eta Segurtasunaren Unitate Klinikoko burua | JULIO DAVID CAMBRA RÍA RSOko Larrialdi Zerbitzuko burua |
Ordezkoa | ESTRELLA PETRINA JAUREGUI NOUko zuzendari kudeatzailea | RAQUEL SOBRADO ROJO NOUko Larrialdietako mediku albokoa | MARÍA DEL MAR PATERNAIN OSÉS LOBeko zuzendari kudeatzailea | |
NOU: UROLOGIA ZERBITZUA | Titularra | ARANTZA ARTECHE ANDRÉS NOUko Prozesu Kirurgikoen eta Kritikoetako laguntza zuzendariordea | DAVID GARCIA CALERO NOUko Urologiako BFEa | VICENTE GRASA LANAU NOUko Urologia Zerbitzuko Ospitalizazio Ataleko burua |
Ordezkoa | MARTA MARTÍN VIZCAÍNO NOUko laguntza zuzendaria | DIEGO GARCÍA GARCÍA NOUko Urologia Zerbitzuko Arlo Kirurgikoaren eta KHAren Ataleko burua | ÁLVARO DE PABLO CÁRDENAS RSOko Urologia Ataleko burua | |
LIZ: ANESTESIA ETA KONORTERATZE ZERBITZUA | Titularra | MARÍA DEL MAR PATERNAIN OSÉS LOBeko zuzendari kudeatzailea | GABRIEL CERDÁN RODRIGUEZ GOOko Anestesia eta Konorteratzeko BFEa | JOSÉ MANUEL VICENTE DE VERA FLORISTÁN RSOko Anestesia Zerbitzuko burua |
Ordezkoa | MARTA JUANIZ VERGARA Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako zuzendariordea | GUILLERMO NAPAL ONGAY GOOko Anestesia eta Konorteratzeko BFEa | ARANTZA ARTECHE ANDRES NOUko Prozesu Kirurgikoen eta Kritikoetako laguntza zuzendariordea | |
LIZ: TRAUMATOLOGIAREN ETA KIRURGIA ORTOPEDIKOAREN ZERBITZUA | Titularra | MARÍA DEL MAR PATERNAIN OSÉS LOBeko zuzendari kudeatzailea | ÁNGEL HIDALGO OVEJERO NOUko Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Zerbitzuko burua | JOSE JAVIER LÓPEZ BLASCO NOUko Aldakako eta Tumoreetako Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Ataleko burua |
Ordezkoa | MARTA JUANIZ VERGARA Oinarrizko Osasun Laguntzaren eta Laguntzaren Jarraitutasunerako zuzendariordea | MARÍA ROSA GONZALEZ PANISELLO RSOko Traumatologia Zerbitzuko burua | FRANCISCO JAVIER GONZÁLEZ ARTEGA NOUko Goiko Gorputz-adarreko Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Ataleko burua | |
TUT: ANESTESIA ETA KONORTERATZE ZERBITZUA | Titularra | ANA CAMPILLO ARREGUI TOBeko kudeatzailea | ERNESTO FERNANDEZ BASTERRA RSOko Anestesia eta Konorteratzeko BFEa | JULIO BARRENA SOTÉS NOUko Anestesiako, Konorteratzeko eta Minaren Terapeutikako Zerbitzuko Anestesia Anbulatorioaren Ataleko (KHA eta OGKA) burua |
Ordezkoa | MARIA SANZ GALVEZ TOBeko laguntza zuzendaria | JON ROS AÑON RSOko Anestesia eta Konorteratzeko BFEa | MIGUEL SALVADOR BRAVO NOUko Anestesiako, Konorteratzeko eta Minaren Terapeutikako Zerbitzuko burua | |
TUT: KIRURGIA OROKORRAREN ZERBITZUA | Titularra | MARIA SANZ GALVEZ TOBeko laguntza zuzendaria | FELICIDAD PEREZ OMEÑACA RSOko Kirurgia Orokorreko BFEa | JON ARICETA IRAOLA NOUko Kirurgiako Arlo Klinikoko zuzendaria |
Ordezkoa | ANA CAMPILLO ARREGUI TOBeko kudeatzailea | JOSE LUIS MOYA ANDIA RSOko Kirurgia Orokorreko BFEa | FABIOLA OTEIZA MARTÍNEZ NOUko Kirurgiako Arlo klinikoko Kirurgia Kolorrektalaren eta Proktologiaren Unitate Klinikoko burua | |
TUT: BARNE MEDIKUNTZA ZERBITZUA | Titularra | MARIA SANZ GALVEZ TOBeko laguntza zuzendaria | EUSTAQUIO VERGARA GOMEZ RSOko Barne Medikuntzako BFEa | JULIO SÁNCHEZ ÁLVAREZ NOUko Barne Medikuntza Zerbitzuko burua |
Ordezkoa | ANA CAMPILLO ARREGUI TOBeko kudeatzailea | M.ª JESUS IGUZQUIZA PELLEJERO RSOko Barne Medikuntzako BFEa | IÑAKI ELEJALDE GUERRA NOUko Barne Medikuntza Zerbitzuko A Ospitalizazio Ataleko burua | |
TUT: PEDIATRIA ZERBITZUA | Titularra | ANA CAMPILLO ARREGUI TOBeko kudeatzailea | LEIRE TROYAS FERNANDEZ DE GARAYALDE RSOko Pediatriako BFEa | AINHOA ICETA LIZARRAGA NOUko Pediatria Zerbitzuko burua |
Ordezkoa | MARIA SANZ GALVEZ TOBeko laguntza zuzendaria | NORA MAYO ARTUCH RSOko Pediatriako BFEa | MARÍA TERESA RIVES FERREIRO NOUko Pediatria Ataleko burua | |
TUT: LARRIALDI ZERBITZUA | Titularra | ANA CAMPILLO ARREGUI TOBeko kudeatzailea | FRANCISCO JAVIER GERMÁN ARMIJO RSOko Larrialdietako mediku albokoa | IÑAKI XABIER SANTIAGO AGUINAGA LOBeko Larrialdi Ataleko burua |
Ordezkoa | MARIA SANZ GALVEZ TOBeko laguntza zuzendaria | ALMUDENA BURGOS CUSTARDOY RSOko Larrialdietako mediku albokoa | BERNABÉ FERNÁNDEZ ESAIN NOUko Larrialdi Unitateko burua |
III. ERANSKINA.–OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUAN LAGUNTZAKO ZERBITZUBURUAK EDO ATALBURUAK HORNITZEKO DEIALDIRAKO MEREZIMENDUEN BAREMOA
Gehienez ere 100 puntu emanen dira, honela banaturik:
–1. atala: kudeaketa proiektua eta jendaurreko defentsa. 60 puntu gehienez.
–2. apartatua: laneko esperientzia: emandako zerbitzuak. 18 puntu gehienez.
–3. atala: prestakuntza, irakaskuntza, ikerkuntza eta hizkuntzak. 22 puntu gehienez.
1. atala.–Kudeaketa proiektua eta jendaurreko defentsa.
Atal honetan, guztira, 60 puntu emanen dira gehienez. Puntuak azpiatal hauen arabera banatuko dira:
a) Proiektuaren balorazioa: 30 puntu gehienez.
Eduki hauek balioetsiko dira:
–Antolakuntzaren eta kudeaketaren alorra: zerbitzuaren edo atalaren organigrama, burutzaren eta hari atxikitako gainerako lanpostuen eginkizunak adierazita.
–Laguntzaren alorra: laguntzaren alorrean helburuak eta adierazleak ezartzea, eta horien jarraipena eta ebaluazioa.
–Irakaskuntzaren eta ikerkuntzaren alorra: zerbitzuan edo atalean irakaskuntza plana ezartzea.
b) Jendaurreko defentsa: 30 puntu gehienez.
Proiektua jendaurrean azaltzean, argitasuna eta zehaztasuna balioetsiko dira, bai eta alderdirik garrantzitsuenak azaltzeko gaitasuna ere.
Atal honetan guztira 30 puntu lortu beharko dira.
2. atala.–Laneko esperientzia: emandako zerbitzuak.
Atal honetan, guztira, 18 puntu emanen dira gehienez.
Honako hauek baloratuko dira:
2.1. Edozein administrazio publikotako zentroetan dagokion espezialitateko zerbitzuburu gisa emandako zerbitzuak. Urte bakoitzeko, 1,5 puntu.
2.2. Edozein administrazio publikotako zentroetan dagokion espezialitateko atalburu gisa emandako zerbitzuak. Urte bakoitzeko, 1,5 puntu.
2.3. Edozein administrazio publikotan, dagokion espezialitateko fakultatibo gisa emandako zerbitzuak. Urte bakoitzeko, puntu bat.
Ondorio horietarako, egindako zerbitzuak kalkulatzean, jarraituko zaie Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan egindako zerbitzuen aitorpenari buruz ezarrita dauden irizpideei.
Egindako zerbitzuek urte natural oso bat hartzen ez badute, kontratuaren hasiera-egunaren eta bukaera-egunaren arabera dagokion puntuazio proportzionala esleituko da, egindako lanaldi mota edozein dela ere.
Aurreko azpiataletan emandako puntuazioak bateraezinak izanen dira epe berari dagozkionean. Halakoetan, kasu bakoitzean handiena den puntuazioa emanen da.
3. atala.–Prestakuntza, irakaskuntza, ikerkuntza eta hizkuntzak.
Atal honetan, osotara, 22 puntu emanen dira.
Atal honetako merezimenduak baloratuko dira baldin aukeratu nahi den lanpostuarekin zerikusia badute, eta kontuan harturik azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuan xedatutakoa.
3.4, 3.6 eta 3.8 azpiatalei dagokienez, komunikazioak, txostenak eta argitalpenak baloratuko dira, ikerketa-lan beraren gainekoak badira ere, eta puntuazio horiek bateragarriak izanen dira.
Akta-liburuetan edo "abstract" direlakoetan egiten diren txostenak, posterrak eta komunikazioak ez dira argitalpentzat hartuko.
3.1. Hirugarren zikloko ikasketak.
a) Ikerketa masterra edo ikertzeko nahikotasuna/Ikasketa aurreratuen diploma: 1 puntu.
b) Doktore gradua: 2,5 puntu.
c) Cum laude: 0,5 puntu gehituko dira.
a) eta b) ataletan jasotako puntuazioak bateraezinak dira.
3.2. Prestakuntza espezializatua:
Egonaldia osorik egina izatea deialdiaren xedeko espezialitatean, programa nazionalaren bidez edo graduatu ondokoentzako irakaskuntza programa onartua duen zentro batean: 6 puntu.
3.3. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako edo egiaztatutako prestakuntza jardueretan ikasle gisa parte hartzea. Ikasketa kreditu bakoitzeko, 0,025 puntu.
Ikastaroaren egiaztapena ordutan egiten bada, kreditu bat kontatuko da hamar orduko. Egiaztagirian orduak eta kredituak agertzen badira, ikastaroa baloratzeko, kredituak hartuko dira aintzat.
Ziurtagirian jardueraren iraupena ageri ez bada, ez da baloratuko; ikaslea ikasturte osoan aritu dela agertzen bada, 12 kreditu kontatuko dira.
Zatikiak hainbanatuko dira.
Laneko arriskuen prebentzioaren arloko eta informatikako prestakuntza baloratuko da.
Atal honetan, erakunde antolatzaileari buruzko betebeharrak betetzen ez dituzten prestakuntza ekintzak ere baloratuko dira, baldin eta Administrazioak aginduta egin badira edo hark homologatu baditu. Horien artean espresuki sartzen dira sindikatuek Administrazio Publikoetako Etengabeko Prestakuntzarako Akordioen barrenean antolatuak.
Titulu ofizialak ez dira merezimendu gisa baloratuko.
Osasun Zientzietako espezialistek ikasle egoiliar gisa egindako prestakuntzaldiko orduak ez dira atal honetan kontatuko.
Gehienez ere 2,5 puntu emanen dira.
3.4. Biltzarretan, jardunaldietan edo bilkura zientifikoetan idatzizko txostenak, posterrak edo komunikazioak aurkeztea:
–Nazioartean: lehen hiru sinatzaileak: 0,2 puntu. Hurrengo hirurak: 0,1 puntu.
–Nazio mailan: lehen hiru sinatzaileak: 0,1 puntu. Hurrengo hirurak: 0,05 puntu.
–Autonomia erkidegoan: lehen hiru sinatzaileak: 0,05 puntu. Hurrengo hirurak: 0,025 puntu.
Baloratu ahal izateko, sinatzailearen ordena agertu beharko da.
Ahozko komunikazioak ez dira baloratuko haien idatzizko onarpena ere aurkezten ez bada, ez eta mahai-inguruetan parte hartu izana ere.
Gehienez ere 3 puntu emanen dira.
3.5. Administrazioen edo erakunde publikoen beka edo saria jaso duten zientzia edo ikerketa lanak egitea:
–Nazioartekoak: 1 puntu.
–Nazionalak: 0,5 puntu.
–Autonomia erkidegoetakoak: 0,25 puntu.
Lan zientifikoagatik edo ikerketa lanagatik bekadun edo saridun denari baizik ez zaio baloratuko.
Gehienez ere 3 puntu emanen dira.
3.6. ISSNa duten aldizkari espezializatuetan argitaratutako lanak, Inpaktu Faktorearen (IF) arabera, Journal Citation Reports-ek jasotakoari jarraikiz:
–IFa 3tik gorakoa bada, lehenengo hiru sinatzaileak: 0,5 puntu. Hurrengo hirurak: 0,25 puntu.
–IFa 3 bada, edo hortik beherakoa, lehenengo hiru sinatzaileak: 0,3 puntu. Hurrengo hirurak: 0,15 puntu.
–Inpaktu Faktorerik ez badu, lehenengo hiru sinatzaileak: 0,1 puntu. Hurrengo hirurak: 0,05 puntu.
Inpaktu Faktorea izangaiak berak frogatu beharko du, eta lanaren argitalpen urtearen gainekoa izanen da.
Gehienez ere 4 puntu emanen dira.
3.7. Irakasle lana:
a) Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatu edo egiaztatutako prestakuntza jardueretan: 0,2 puntu 10 orduko.
Iraupena agertzen ez duten ziurtagiriak ez dira baloratuko.
Baremoko b) atalean adierazitako irakasle lana ez da atal honetan baloratuko.
Gehienez ere 2 puntu emanen dira.
b) Irakasle lana honelako eremu hauetan: osasun laguntzako praktiken tutore edo koordinatzaile gisa; osasun laguntzako praktiken irakasle koordinatzaile gisa; irakasle kliniko elkartu gisa; irakasle elkartu gisa; unibertsitateko ikastaroetako, masterretako edo aditu tituluetako tutore gisa; osasun laguntzako praktiketako kolaboratzaile gisa; eta langile egoiliarren tutore eta irakasle kolaboratzaile gisa.
Ikasturte oso bakoitzeko: 0,25 puntu.
Ziurtagirian egiaztatutako aldia ikasturte akademiko osora iristen ez denean, proportzionalki dagokien puntuazioa emanen zaie.
Gehienez ere 1 puntu emanen da.
3.8. ISBNa duten liburu zientifikoetan laguntzaile gisa agertzea: 0,3 puntu argitaratutako liburu bakoitzeko.
Gehienez ere 3 puntu emanen dira.
3.9. Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakitea, ofizialki egiaztaturik, Europar Batasunean erabilera ofizialeko hizkuntzak diren aldetik: hizkuntza bakoitzeko, gehienez ere 2 puntu.
Gaitasun agiririk edo balio bereko titulurik izan ezean, dagokion puntuazio proportzionala emanen da.
Tituluak eta ziurtagiriak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan ezarritako mailen arabera baloratuko dira. Maila horiek jasotzen dira Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 210/2010 Ebazpenean, horren bidez ezarri baitziren euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen jakite maila egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliozkotzeak, Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera (2010eko 117. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 27koa).
3.10. Izangaiek, 3. atalean ezarritakoari jarraikiz egokitzen zaien puntuazioaren ordez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aitortua duten lanbide karreraren mailari dagokion puntuazioa aukeratzen ahalko dute, honen arabera:
–I. maila: 0 puntu.
–II. maila: 6,6 puntu.
–III. maila: 11 puntu.
–IV. maila: 17,6 puntu.
–V. maila: 22 puntu.
Lanbide karrerako maila Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emandako ebazpen baten bidez frogatu beharko da, eta deialdia argitaratzen den datakoa izanen da.
Iragarkiaren kodea: F2407658
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
