3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
GOBERNUAREN ORDEZKARITZA
JENDAURREKO INFORMAZIOA, "El Camino" haize-parkearen onura publikoko deklarazioak ukituta egoteari utzi dioten ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatzarena. Deklarazioa Desarrollos Renovables del Norte SLUren alde egin zen, Politika Energetikoaren eta Meategien Zuzendaritza Nagusiaren 2023ko maiatzaren 31ko Ebazpenaren bidez (2023ko 141. Estatuko Aldizkari Ofiziala, ekainaren 14koa)
Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzako Industria eta Energia Arlo Funtzionalaren iragarkia
2023ko otsailaren 17an, martxoaren 9an eta otsailaren 16an argitara eman zen Estatuko Aldizkari Ofizialean (41. zenbakia), Nafarroako Aldizkari Ofizialean (49. zenbakia) eta Diario de Navarran, hurrenez hurren, "La Senda eta El Camino" haize-parkeetarako eta haien ebakuazio-azpiegituretarako aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena lortzeko eta onura publikoa zehazki deklaratzeko eskaera. Horrela, bada, onura publikoaren deklarazioak ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza argitaratu zen.
2023ko martxoaren 17an, Politika Energetikoaren eta Meategien Zuzendaritza Nagusiak erabaki zuen bereiz izapidetzea "La Senda" eta "El Camino" haize-parkeak, eta lehenago egindako metaketa ondoriorik gabe gelditu zen. Hala, bi espedienteei buruzko prozedurak bereiz ebaztekoak dira.
2023ko apirilaren 28an, Politika Energetikoaren eta Meategien Zuzendaritza Nagusiaren 2023ko apirilaren 17ko Ebazpena argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean (101. zenbakia) eta maiatzaren 11n, aldiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean (99. zenbakia). Ebazpen horren bidez, "El Camino" haize-parkerako aurretiazko administrazio-baimena eman zitzaion Desarrollos Renovables del Norte SLUri.
2023ko ekainaren 14an, Politika Energetikoaren eta Meategien Zuzendaritza Nagusiaren 2023ko maiatzaren 31ko Ebazpena argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean (141. zenbakia) eta ekainaren 16an, aldiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean (127. zenbakia). Ebazpen horren bidez, Desarrollos Renovables del Norte SLri "El Camino" haize-parkea eraikitzeko administrazio-baimena eman zitzaion eta haren onura publikoa zehazki deklaratu zen.
Espedienteak ukitutako ondasun eta eskubideen banakako zerrenda zehatza eguneratu zen proiektuari egindako aldaketen ondorioz. Hori dela eta, beste zerrenda bat egin zen, zeina jendaurrean jarri baitzen argitara emanez 2023ko 173. Estatuko Aldizkari Ofizialean, uztailaren 21ekoan, eta 2023ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 27koan. Iragarki hori Diario de Navarra egunkarian ere argitaratu zen 2023ko uztailaren 20an.
Aurrekoa ikusita, Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, jendaurrean jartzen da proiektuari egindako aldaketaren ondorioz desafektatu diren ondasun eta eskubideen zerrenda, lehenago argitaratutako zerrendari dagokionez (2023ko 41. Estatuko Aldizkari Ofizialean, otsailaren 17koan; 2023ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 9koan, eta 2023ko otsailaren 16ko Diario de Navarran).
Aditzera ematen da, orok jakin dezan, batez ere proiektatutako jarduketak desafektatutako lurzatiak dituzten jabeek eta gainerako titularrek. Haien ondasunen zerrenda iragarki honen amaieran jasotzen da, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluaren ondorioetarako, eta bat etorriz Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan xedatutakoarekin.
Interesdunek bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak aurkezten ahal dituzte, arlo honi zuzenduak, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita 15 eguneko epean, bai idatziz, euskarri fisiko batean, Gobernuaren Ordezkaritzaren Erregistro Orokorrean, bai Estatuko Administrazio Orokorraren Erregistro Elektronikoaren bidez (https://rec.redsara.es), bai Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazten diren moduetan. Gainera, aplikatzekoa da Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuteko plan nazionalaren esparruan presako neurriak hartu zituen martxoaren 29ko 6/2022 Lege Dekretuaren 7. artikuluan aurreikusitako epeen laburtzea.
HASIERA BATEAN SARTU ARREN ORAIN "EL CAMINO" HAIZE-PARKEAREN PROIEKTUKO ALDAKETA DELA-ETA DESAFEKTATU DIREN LURZATIEN ONDASUNEN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA
| UKIPEN IRAUNKORRA | ALDI BATERAKO UKIPENAK | |
HAIZE-SORGAILUAK | OBRA ZIBILA |
LP | UM | POL. | LURZ. | Azp. | LUR MOTA | ZIM. | PLAT. | LURGAINA | BIDEA | ZANGA | ALDI BAT. O. | ALDI BAT. O. BIDEA | TITULARRA |
AR–CA-070 | Aras | 4 | 585 | A | Lehorreko alorra | | | | 135 | | 300,26 | | SAENZ,QUINTERO,JOSE MANUEL MARTINEZ,CRESPO,LAURA |
VI–CA-075 | Viana | 9 | 36 | A | Larreak | | | | 12,6 | | | | VIANAKO UDALAREN HERRI-LURRAK |
Laburduren zerrenda "El Camino" haize-parkearen proiektuko aldaketan desafektatutako ondasun eta eskubideen zerrendaren taulan.
–LP: Finka identifikatzen duen kodea.
–UM: Udal mugartea.
–POL: Lurzatia dagoen poligonoaren zenbakia.
–LURZ: Lurzati zenbakia.
–Azp.: Azpilurzatiaren zenbakia.
–LUR MOTA: Finka zertarako erabiltzen den.
–ZIM.: Zimenduak.
–PLAT.: Plataforma.
–LURGAINA: Lurgaina.
–BIDEA: Bidea.
–ZANGA: Zanga.
–ALDI BAT. O.: Parkea eraikitzen ari diren bitartean aldi baterako okupatuko den azalera.
–ALDI BAT. O. BIDEA: Bide gisa erabiltzeko aldi baterako okupatuko den azalera.
–TITULARRA: Jabeen zerrenda.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 14an.–Industria eta Energia Arloko zuzendaria, Ignacio Irujo Sanz.
Iragarkiaren kodea: E2407810