2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2023ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena
Azkoien aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2024ko maiatzaren 23an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen bi aldaketa egitea 2023ko aurrekontuan (1. eta 2. aurrekontu-aldaketak).
Espedientea Mankomunitatearen Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, herritarrek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).
Epe hori iragaten bada inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira.
Azkoienen, 2024ko maiatzaren 24an.–Mankomunitateko burua, Iñigo Bailos Azcona.
Iragarkiaren kodea: L2408454