114. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTEKO ETA ESTERIBARKO UDALEN ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, elikagaien bankura sartzeko eta txartel solidarioa eskuratzeko jarduera-protokoloan. Behin betiko onespena

Uharteko eta Esteribarko Udalen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2024ko martxoaren 21ean egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea elikagaien bankura sartzeko eta txartel solidarioa eskuratzeko jarduera-protokoloan.

Hasierako onespenaren iragarkia 2024ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 9an, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, jarduera-protokoloaren aldaketa behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legea).

Uharten, 2024ko maiatzaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Edorta Beltzunegi López.

ALDAKETA, ELIKAGAIEN BANKURA SARTZEKO ETA TXARTEL SOLIDARIOA ESKURATZEKO JARDUERA-PROTOKOLOAN

1. artikulua. Baldintzak eta betebeharrak.

Apartatu honetan aipatzen diren baldintzak bete behar dira eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako, eta ikasturte guztian eutsi behar zaie.

1.1. Nahitaezko baldintzak izanen dira hauek:

a) Uharten edo Esteribarren erroldaturik egotea, eskabidea aurkezten den unean eta dirulaguntza jasotzen den bitartean ere.

Oinarrizko gizarte-zerbitzuek udal erroldaren bidez egiaztatuko dute eskatzaile eta onuradunen erroldatze eta bizikidetza egoera.

b) Familiaren diru-sarrerak, kontzeptu guztiei dagokienez, apalagoak izatea oinarri hauetako erreferentzia-taula ekonomikoetan ezarritakoak baino, bizikidetzako familia-unitatearen arabera eta sarrerak kalkulatzeko aintzat hartutako kontzeptuen arabera.

"Elikagaien bankua eta txartel solidarioa" baliabidea eskatzeko eskubidea izanen du eskatzaileak baldin eta familia-unitatearen ahalmen ekonomikoak baldintza hauek betetzen baditu: (errenta bermatuko betekizunak 2. puntutik aitzina).

1. Familia-unitateko diru-sarrera konputagarrien hileko batez bestekoa izatea 1,2 aldiz txikiagoa familia-unitateko kide kopuruaren arabera ezarritako errenta bermatuaren zenbatekoa baino.

KIDE KOPURUA

DIRU-SARRERAK - ERRENTA
BERMATUA / HILABETEA*

GEHIENEKO DIRU-SARRERAK 1,2 ALDIZ ERRENTA BERMATUA / HILABETEA

1

762,01 euro

914,41 euro

2

1028,71 euro

1234,52 euro

3

1219,22 euro

1463,06 euro

4

1333,52 euro

1600,22 euro

5

1447,82 euro

1737,38 euro

6 edo gehiago

1524,02 euro

1828,82 euro

c) Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea.

d) "Elikagaien bankua eta txartel solidarioa" baliabidea erabiltzea baimendu ahal izango zaie muturreko egoeretan daudenei, nahiz eta ez bete ezarritako baldintza bat edo batzuk.

1.2. Betebeharrak.

a) Zerbitzua baliatzeko eskubidean aldaketaren bat eragin dezakeen aldaketa oro jakinarazi beharko da. Horretarako, 15 egun balioduneko epea egongo da.

b) Mankomunitateak jakiten badu iruzurra egon dela, eskatzaileari eskatzen ahalko dio aurkeztea, 15 egun balioduneko epean, baldintzaren bat zergatik bete ez den azaltzen duen agiria edo bestelako euskarriren bat.

Iragarkiaren kodea: L2408195