114. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLARAN

Udal Planaren aldaketa, 1. poligonoko 247. lurzatian. Behin betiko onespena

Ollarango Udalak, 2023ko abenduaren 27an egindako osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Ollarango Udal Planean aldaketa xehatu bat egiteko proiektua, 1. poligonoko 247. lurzatian, espazio libreak murrizteko. Amaia San Roque Astondoak eta Ana Lezaun Alfonsok sustatu dute.

Argitara ematen da Udal Planaren aldaketa, aplikatu beharrez ezarririk dagoena uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina) eta apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea).

Ollaranen, 2024ko maiatzaren 24an.–Alkatea, David Campion Ventura.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2408563