2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN MARTIN UNX
Jarduera-lizentziaren eskaera. Taberna-kafetegia eta elkartzeko aretoa
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, udal bulegoetan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituta gertatzen direnek bidezko oharrak egin ditzaten epe horretan. Hori guztia, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea), bai eta martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretua ere (lege hori garatzeko Erregelamendua onesten duena).
Sustatzailea: San Martin Unxeko Udala.
Jarduera: taberna-kafetegia eta elkartzeko aretoa.
Tokia: Santa Maria plaza 2, 5. poligonoko 2111. lurzatia.
San Martin Unxen, 2024ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Francisco Javier Leoz Guillén.
Iragarkiaren kodea: L2408114