2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MAÑERU
Aldaketa, Udalaren bazkalekuetako larreen adjudikazioa eta aprobetxamendua arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Mañeruko Udalak, 2024ko maiatzaren 16an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea honako ordenantza honetan: Ordenantza, Udalaren bazkalekuetako larreen adjudikazioa eta aprobetxamendua arautzen dituena.
Dagokion espedientea Udaleko idazkaritzan egonen da ikusgai 30 egun naturalean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta interesdunek hura aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten. Hori dena, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Mañerun, 2024ko maiatzaren 17an.–Alkatea, Itziar Martínez Arbeloa.
Iragarkiaren kodea: L2408413