114. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

Udal hilerriko gorpuzki batzuk lurpetik ateratzea

Mañeruko Udalak, 2024ko maiatzaren 16an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hainbat gorpu-hondakin ateratzea udal hilerritik, ez baitago hobi berrientzako tokirik. Hori dena, jarraikiz 297/2001 Foru Dekretuan xedatuari eta indarrean dauden legezko xedapenei.

Ediktu hau argitaratzen da, interes legitimoa edo ahaidetasuna dutela frogatzen duten pertsonek eska dezaten gorpuzkiak beste leku egoki batean gordetzeko. Horretarako, 20 egun naturaleko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Horretarako inor bertaratzen ez bada, gorpuzkiak Mañeruko hilerriko hezurtegi nagusian utziko dira.

Espedientea interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan.

Argitara ematen da, bete beharrez azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa (Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko legea).

Mañerun, 2024ko maiatzaren 17an.–Alkatea, Itziar Martínez Arbeloa.

Iragarkiaren kodea: L2408411