2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOS ARCOS
Ordenantza, laborantzako herri-lurrak arautzen dituena. Hasierako onespena
Los Arcosko Udalak, 2024ko maiatzaren 15eko osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, udalerriko laborantzako herri-lurrak arautzeko.
Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazio, eragozpen edo oharrak; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsitzat joko da Los Arcosko Udalaren ordenantza berri hura, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Ordenantzak, hain zuzen, Udalaren laborantzako herri-lurrak arautzen ditu.
Los Arcosen, 2024ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Eduardo García de Galdiano Baños.
Iragarkiaren kodea: L2408235