114. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Jarduera-lizentziaren eskaera. Piezak fabrikatzea estanpazio bidez

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 48. artikulua (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua –17/2020 Foru Legea, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituena–).

Espedientea: 2737/2024.

Jarduera sailkatua: piezak fabrikatzea estanpazio bidez.

Sustatzailea: Estampaciones Arsan SL.

Tokia: Mutiloa Bidea 12; 1058. lurzatia, 1. poligonoa (Uharte).

Uharten, 2024ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2408201