114. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Hiri-jarduketarako plan berezia, oztopo arkitektonikoak kentzeko Tutera karrikako 2ko eraikinean. Behin betiko onespena

Lizarrako Udalak, 2024ko maiatzaren 15ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezi bat, oztopo arkitektonikoak kentzeko Tutera karrikako 2ko eraikinean. Sustatzailea eraikin horretako jabeen erkidegoa da.

Argitara ematen da, hirigintzako araudiarekin batera, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluarekin (legegintzako foru-dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizarran, 2024ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2408522