114. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Aldaketa ez-funtsezkoa, jarduera-lizentzian. Pelletak fabrikatzea animalientzako pentsua egiteko

Sustatzailea: Allotarra Nekazaritza eta Abeltzaintza Ekologikoko Elkartea.

Aldaketa ez-funtsezkoa pelletak fabrikatzean datza, animalientzako pentsua egiteko. Horretarako, oliba-patsak nahastuko dira elikagai-azpiproduktu ekologikoekin.

Tokia: 3. poligonoko 787. eta 788. katastro-lurzatiak.

Aldaketaren onespena: Alkatetzaren ebazpen bat, 2024ko maiatzaren 8koa.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, bat etorriz martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuaren 62. artikuluan ezarritakoarekin. Dekretu horren bidez, hain zuzen, onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko Erregelamendua (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Deikaztelun, 2024ko maiatzaren 13an.–Alkatea, Miguel Ángel Remírez Hermoso.

Iragarkiaren kodea: L2408171