2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJÓN
Musika eskolako tasak eta prezio publikoak 2024-2025 ikasturterako. Hasierako onespena
Castejongo Udalak, 2024ko apirilaren 25ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Castejongo Musika Eskolako prezio publikoak 2024-2025 ikasturterako.
Espedientea Udaleko Idazkaritzan dago, eta jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa dutenek hura azter dezaten eta, behar izanez gero, epe horretan aurkez ditzaten egoki iruditzen zaizkien alegazioak, kexak eta oharrak. Ez bada halakorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.
Castejonen, 2024ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Noelia Guerra Lafuente.
Iragarkiaren kodea: L2408155