114. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Jarduera-lizentziaren eskaera. Ardi abeltzaintzako instalazioa

Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.

Espedientea ikusgai egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek hura azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.

Sustatzailea: José Luis Mayor Alonso.

Jarduera: ardi abeltzaintzako instalazioa.

Tokia: 7. poligonoko 140. lurzatia.

Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Cascanten, 2024ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2408286