114. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

1/2024 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Jendaurrean egon da Udalak 2024ko ekitaldirako onetsitako aurrekontuan 1. aldaketa egitea onesten duen espedientea, eta jendaurreko aldi horretan inork ez du alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu (iragarkia 2024ko 87. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 29an, eta Udal honen iragarki-taulan); hartara, behin betiko onetsitzat jo eta laburturik ematen da argitara, kapituluka. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legea) eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea).

1. ALDAKETA

Aparteko kreditua sortzea

Gastuak:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

1 3232 22700

Ikastetxe publikoa garbitzeko zerbitzuak

9.680,00 euro

Guztira

9.680,00 euro

Finantzabideak. Beheititutako gastua:

PARTIDA

IZENA

ZENBATEKOA

1 3200112004

Ikastetxe publikoko eskolazainaren oinarrizko ordainsariak

-8.000,00 euro

1 3200122110

Ikastetxea edo beste eraikin batzuk garbitzeko tresnak

-1.680,00 euro

Guztira

-9.680,00 euro

Argitara ematen da, denek jakin dezaten.

Artaxoan, 2024ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2408237