2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Jarduera-lizentziaren eskaera. Metalgintza lantegia
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Sustatzailea: Inoxmetal Mantenimiento Industrial y Carpintería de Inoxidable SL.
Jarduera: metalgintza lantegia.
Tokia: A kaleko zeharbidea, 15 zenbakia, Mutiloa.
Mutiloan, 2024ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2408223