114. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Jarduera-lizentziaren eskaera. Ingeniaritzako zerbitzu teknikoak eta beste jarduera batzuk

Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten jarduerak ukitutakoek. Hori dena, bete dadin abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Sustatzailea: Clean Water Ingeniería SL.

Jarduera: ingeniaritzako zerbitzu teknikoak eta beste jarduera batzuk.

Tokia: I kalea 8, Mutiloa.

Mutiloan, 2024ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2408219