114. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

1/2024 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Osoko Bilkuraren 2024ko maiatzaren 14ko erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen 1/2024 aldaketa espedientea 2024ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean, zeina baita 2024ko aurrekontuaren 10. exekuzio oinarriari buruzkoa.

Espedientea jendaurrean egonen da Ameskoabarrengo Udaleko Idazkaritzan, Zudairiko San Anton kaleko 30ean, hamabost egunez, herritarrek eta interesdunek azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, jarraikiz 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legea) eta 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko legea).

Jendaurreko epea inork erreklamaziorik egin gabe igarotzen bada, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.

Zudairin (Ameskoabarrena), 2024ko maiatzaren 20an.–Udalburua, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2408149