2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLO
Akats zuzenketa, honako ordenantza honen hasierako onespenarena: ordenantza, arautzen duena La Bodega kiroldegiaren udal instalazioen erabilera
2024ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 20koan, argitaratu zen Osoko Bilkuraren honako erabaki hau: erabakia, hasiera batez onesteko Alloko La Bodega kiroldegiaren udal instalazioen erabilera arautzen duen udal ordenantza. Bertan akats bat atzeman da, honela dioen tokian: "Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita", honela behar du: "Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita", beraz jendaurreko epea 2024ko ekainaren 19an amaituko da, ezarritako ondorioetarako.
Allon, 2024ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2408187