2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLO
Akats zuzenketa, Larreak eta herri-lurren aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzan egin aldaketaren hasierako onespenean
Alloko Udalaren osoko bilkurak hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Larreak eta herri-lurren aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzan, eta argitara eman zen 2024ko 103. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 20an. Orain, akats bat atzeman da, hain zuzen, honako hau dioen lekuan: "Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik". Aldiz, honako hau behar du: "Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik". Beraz, jendaurreko epea amaituko da 2024ko ekainaren 19an, ezarritako ondorioetarako.
Allon, 2024ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2408159