2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABLITAS
Udal musika eskolako zerga-tasen aldaketa 2024-2025 ikasturterako. Hasierako onespena
Ablitasko Udalak, 2024ko maiatzaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi du aldatzea 2024rako indarrean dauden karga-tasak, tasak, prezio publikoak eta gainerako salbuespenak (udal musika eskolako tarifak, 2024-2025).
Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea Udalaren Idazkaritzan azterteko, eta egoki iritzitako erreklamazio, kexa eta oharrak aurkezteko; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (15/2002 Foru Legearen bidez aldatua).
Aldi hori iraganik, inork ez badu erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat joko dira aurreikusitako diru-sarrerak.
Ablitasen, 2024ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Carlos Bonel Soto.
Iragarkiaren kodea: L2408115