1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREAN JARTZEA 2026-2030 urteetarako isurketa eskubideak merkaturatzeko erregimenetik kanpo uzteko espedienteak.
Otsailaren 27ko 203/2024 Errege Dekretuaren 5. artikuluak ospitaleak eta instalazio txikiak kanpo uzteko araubidea ezartzen du (203/2024 Errege Dekretuak 2026-2030 urteetarako isurketa eskubideak doan esleitzeari buruzko alderdiak eta 2026tik aurrera instalazioak kanpo uzteko araubidearekin zerikusia duten beste alderdi batzuk garatzen ditu).
Errege dekretu horren 5. artikuluaren 3. apartatuak ezartzen du 2026-2030 aldirako kanpo uzteko eskaera beranduenez 2024ko martxoaren 15ean aurkeztu beharko dela instalazioa dagoen autonomia erkidegoko organo autonomiko eskudunean. Kanpo uzteko eskaerarekin batera, isurpenak murrizteko neurriak aplikatuko direla egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dira. Neurri horiek isurketa eskubideak merkaturatzeko erregimenean parte hartzearen pareko murrizketa ekarri behar dute, Errege Dekretuaren 6. artikuluan eta Europar Batasunaren araudi aplikagarrian xedatutakoaren arabera. Orobat, justifikatu beharko du isurien jarraipena eta jakinarazpena egiteko sistema bat ezarriko dela, bat datorrena honako honetan xedatutakoarekin: Batzordearen 2018ko abenduaren 19ko 2018/2066 (EB) Exekuzio Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2003/87/EE Zuzentaraua aplikatuz berotegi-efektuko gasen isurien jarraipenari eta jakinarazpenari buruzkoa eta Batzordearen 601/2012 (EB) Erregelamendua aldatzen duena.
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan kanpo uzteko espediente hauek jaso dira:
ESPEDIENTE ZK. | INSTALAZIOA | UDALERRIA |
0000-RES1-2024-000251 | Cerámica Tudelana SA | Tutera |
0000-RES1-2024-000261 | Cerámica Utzubar SA | Etxarri Aranatz |
0000-RES1-2024-000262 | Industrias Alimentarias de Navarra SA | Alesbes |
0000-RES1-2024-000277 | Pladur Gypsum SA | Mañeru |
203/2024 Errege Dekretuaren 5.4 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, aditzera ematen da espediente horretako dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik hasita, bai Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), bai beherago adierazten den Interneteko helbidean, edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogei egun balioduneko epean.
Espediente mota | Isurketa eskubideak merkaturatzeko erregimenetik kanpo uztea |
Espedientearen kodea | | Hasiera eguna | 2024-04-08 |
Kudeaketa unitatea | Klima Aldaketarako Bulegoaren Zerbitzua |
Telefonoa | 848424964 | Helbide elektronikoa | cambioclimatico@navarra.es |
Alegazioak aurkezteko organoa | KLIMA ALDAKETARAKO BULEGOA Alegazioak bide hauetako bat erabiliz aurkeztuko dira: –Aurrez aurre: Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetan. –Telematika bidez: Nafarroako Atarian dagoen Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (www.nafarroa.eus). –Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako gainontzeko bideetako edozein erabiliz. |
Dokumentazioa kontsultatzeko Interneteko helbidea | https://gobiernoabierto.navarra.es/es/transparencia/tramite-informacion-publica/asignacion-gratuita-derechos-emision-2026-2030 |
Iruñean, 2024ko maiatzaren 21ean.–Klima Aldaketarako Bulegoaren zerbitzuburua, Fernando Señas Bea.
Iragarkiaren kodea: F2408216