114. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIAREN 6/2024 FORU DEKRETUA, maiatzaren 27koa, zeinaren bidez xedatzen baita José Iruretagoyena Aldaz jauna Nafarroako Kontseiluko kidea, kargutik kentzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren otsailaren 1eko 1/2013 Foru Dekretuaren bidez, José Iruretagoyena Aldaz jauna Nafarroako Kontseiluko kide izendatu zen.

Nafarroako Kontseiluari buruzko ekainaren 9ko 8/2016 Foru Legearen lehenengo eta bigarren xedapen iragankorrek arautzen dute foru lege hori indarrean jarri aurretik izendatutako Nafarroako Kontseiluko kideen kargu-uztea eta berritzea.

Nafarroako Parlamentuak, 2024ko maiatzaren 16an egindako bilkuran, Nafarroako Kontseiluko hiru kide izendatu dituenez, bidezkoa da aurreko araudiaren arabera izendatutakoak kargutik kentzea.

Horrenbestez, Nafarroako Kontseiluari buruzko ekainaren 9ko 8/2016 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

DEKRETATZEN DUT:

1. Kargutik kentzea José Iruretagoyena Aldaz jauna, Nafarroako Kontseiluko kidea, agintaldia bukatu zaiolako, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren foru dekretu hau Nafarroako Parlamentura eta Nafarroako Kontseilura igortzea, eta José Iruretagoyena Aldaz jaunari jakinaraztea.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 27an.–Nafarroako Foru Komunitateko lehendakaria, María Chivite Navascués.

Iragarkiaren kodea: F2408530