114. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 4a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

204/2024 EBAZPENA, maiatzaren 23koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baitira Nafarroako Foru Komunitatean 2024-2025 ikasturtean Lanbide Heziketa modalitate birtualean egiteko zikloen eskaintza, onarpen prozesuaren egutegia eta ikasturteko egutegia.

Lanbide Heziketa Antolatu eta Integratzeari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoak III. kapituluan ezartzen duenez, A, B, C, D eta E mailetako eskaintzak modalitate presentzialean, erdipresentzialean, birtualean edo mistoan ematen ahalko dira. Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuak, I. tituluko IV. kapituluan, Lanbide Heziketaren eskaintzaren modalitateak arautzen ditu, eta horien artean dago heziketa birtuala.

Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan Lanbide Heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 5. artikuluan Lanbide Heziketa ikasteko urrutiko modalitatea ezartzen da, eta 26. artikuluan, berriz, urrutiko Lanbide Heziketa garatzeko plataforma bat sortuko dela, berrikuntzaren ildo estrategikoen barruan.

Uztailaren 19ko 122/2010 Foru Aginduak Nafarroako hezkuntza sisteman urrutiko Lanbide Heziketaren online modalitatearen ezarpena eta antolaketa arautzen ditu.

Urrutiko Lanbide Heziketa online egiteko eskaintza bat dator martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoan eta uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuan ezarri eta araututako eskaintza birtualarekin.

Lanbide Heziketaren modalitate birtualeko eskaintza garatzeko, bai eta eskaintza horretan ikasleak onartzeko prozedura garatzeko ere, ebazpen bat eman behar da, eskaintza bera eta onarpen prozesuaren nahiz ikasturteko egutegia ezarriko dituena.

Horrenbestez, ikusirik Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak egin duen txostena, ikasteko ingurune birtualen bidez eta helduen ezaugarrietara egokituta, lanbide heziketako tituluak eskuratzeko heziketa eskaintza bat ezartzearen aldekoa, eta Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako hezkuntza sisteman Lanbide Heziketa modalitate birtualean egiteko eskaintza ezartzea, 2024-2025 ikasturterako, Lanbide Heziketako tituluak eskuratzen laguntzearren ebazpen honen 1. eranskinean azaltzen diren D mailetan eta ikastetxeetan.

2. 2024-2025 ikasturtean, Lanbide Heziketa modalitate birtualean egiteko zikloetan ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko prozedurarako egutegia onestea. Ebazpen honen 2. eranskinean dago.

3. 2024-2025 ikasturtean, Lanbide Heziketa modalitate birtualean egiteko zikloetarako egutegi orokorra onestea. Ebazpen honen 3. eranskinean dago.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura, Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalera, Eskolatze Bulegora, Etengabeko Prestakuntzaren Bulegora eta ukitutako ikastetxeetara.

6. Ebazpen honen eta eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 23an.–Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.

1. ERANSKINA.–LANBIDE HEZIKETA MODALITATE BIRTUALEAN EGITEKO
D MAILEN (ERDI ETA GOI MAILAKO ZIKLOAK) ETA IKASTETXEEN ESKAINTZA.
2024-2025 IKASTURTEA

1.–Eskaintza.

1. Lanbide Heziketa modalitate birtualean, urrutikoan eta online, egiteko eskaintza hau partziala da, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, eta modularra; hortaz, lanbide-moduluka egiten da matrikula.

2. Ikasleak onartzeko jarraibideen ebazpenean zehaztuko dira lanbide-modulu bakoitzean eskaintzen diren ikaspostuak.

2.–Zikloen eskaintza 2024-2025 ikasturtean.

2.1. ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK.

a) Mendekotasuna duten Pertsonei Arreta Egitea.

b) Erizaintzako Zainketa Lagungarriak (LOGSE).

c) Ibilgailu Automobilen Elektromekanika.

d) Osasun Larrialdiak.

e) Kudeaketa Administratiboa.

f) Beroa Sortzeko Instalazioak.

g) Hozteko eta Girotzeko Instalazioak.

h) Nekazaritza Ekologikoko Ekoizpena.

i) Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak.

j) Soldadura eta Galdaragintza.

2.2. GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK.

a) Administrazioa eta Finantzak.

b) Sareko Sistema Informatikoen Administrazioa.

c) Automatizazio eta Robotika Industriala.

d) Zentral Elektrikoak: azken urtez eskaintzen da osorik.

e) Nazioarteko Merkataritza.

f) Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapena.

g) Web Aplikazioen Garapena.

h) Sukaldeko Zuzendaritza.

i) Haur Hezkuntza.

j) Energia Berriztagarriak.

k) Gizarte eta Kirol Animazioa eta Irakaskuntza.

l) Turismoko Ostatuen Kudeaketa.

m) Turismoko Gidaritza, Informazioa eta Laguntza.

n) Aho-hortzetako Higienea.

o) Gizarte Integrazioa.

p) Marketina eta Publizitatea.

q) Mekatronika Industriala.

r) Lanbide Arriskuen Prebentzioa (LOGSE).

s) Elikagaien Industriako Prozesuak eta Kalitatea.

t) Telekomunikazio eta Informatika Sistemak.

u) Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuak.

v) Garraioa eta Logistika.

3.–Ikastetxeak.

ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOA

IKASTETXEA

HERRIA

Mendekotasuna duten Pertsonei Arreta Egitea

Ega BHI

San Adrián

Erizaintzako Zainketa Lagungarriak

‘Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa - ESTNA’ IB

Iruña

Osasun Larrialdiak

Kudeaketa Administratiboa

Donapea IBP

Iruña

Ibilgailu Automobilen Elektromekanika

‘Virgen del Camino’ IBP

Iruña

Beroa Sortzeko Instalazioak

Hozteko eta Girotzeko Instalazioak

Soldadura eta Galdaragintza

Nekazaritza Ekologikoko Ekoizpena

Ribera del Arga BHI

Azkoien

Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak

‘ETI’ IBP Tutera

GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOA

IKASTETXEA

HERRIA

Sareko Sistema Informatikoen Administrazioa

‘María Ana Sanz’ Administrazioko, Merkataritzako eta Informatikako IB

Iruña

Administrazioa eta Finantzak

Nazioarteko Merkataritza

Marketina eta Publizitatea

Automatizazioa eta Robotika Industriala

‘San Juan-Donibane’ IB

Iruña

Zentral Elektrikoak

Energia Berriztagarrien Goi Mailako IB

Imarkoain

Energia Berriztagarriak

Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapena

Lizarrako IB Politeknikoa

Lizarra

Web Aplikazioen Garapena

Turismoko Gidaritza, Informazioa eta Laguntza

Sukalde Zuzendaritza

‘Burlata LH’ IB

Burlata

Turismoko Ostatuen Kudeaketa

Haur Hezkuntza

‘Hezitzaile Eskola’ IB.

Iruña

Gizarte eta Kirol Animazioa eta Irakaskuntza

Irunberriko LH IBP

Irunberri

Mekatronika Industriala

Gizarte Integrazioa

Uharteko IBP

Uharte

Elikagaien Industriako Prozesuak eta Kalitatea

EGA BHI

San Adrián

Aho-hortzetako Higienea

‘Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa - ESTNA’ IB

Iruña

Lanbide Arriskuen Prebentzioa

Telekomunikazio eta Informatika Sistemak

Donapea IBP

Iruña

Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuak

‘ETI’ IBP. Tutera

Garraioa eta Logistika

‘Cuatrovientos’ IB pribatua

Iruña

2. ERANSKINA.–LANBIDE HEZIKETA BIRTUALEAN IKASLEAK ONARTZEKO
ETA MATRIKULATZEKO PROZESUKO EGUTEGIA. 2024-2025 IKASTURTEA

EPE ARRUNTA: LEHEN ALDIA

(orain dauden ikasleak)

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Inskribatzeko eskaerak jasotzea.

(Inskribatzeko epea)

2024ko ekainaren 5a

2024ko ekainaren 10a (14:00ak arte)

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea

2024ko ekainaren 17a

Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea

2024ko ekainaren 18a

2024ko ekainaren 20a (14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea

2024ko ekainaren 24a

Ikasle onartuen matrikulazioa ikaspostua lortu duten ikastetxean

2024ko ekainaren 25a

2024ko uztailaren 2a (14:00ak arte)

LEHEN ALDIKO IKASPOSTU ESLEIPENA

Ikaspostu hutsak dituzten moduluetan, ikasposturik eskuratu ez duten onarpen zerrendetako ikasleentzat

2024ko uztailaren 3a

2024ko uztailaren 16a

EPE ARRUNTA: BIGARREN ALDIA

(ikasle berriak)

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Bigarren aldian eskainitako ikaspostuen zerrenda

2024ko uztailaren 23a

Inskribatzeko eskaerak jasotzea. (Inskribatzeko epea)

2024ko abuztuaren 29a

2024ko irailaren 4a (14:00ak arte)

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea.

2024ko irailaren 12a

Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea.

2024ko irailaren 12a

2024ko irailaren 16a (14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea.

2024ko irailaren 18a

Ikasle onartuen matrikulazioa ikaspostua lortu duten ikastetxean.

2024ko irailaren 19a

2024ko irailaren 25a (14:00ak arte)

IKASPOSTU HUTSEN ESLEIPENA

Ikaspostu hutsak dituzten moduluetan, ikasposturik lortu ez duten onarpen zerrendetako ikasleentzat, onartutako pertsona guztien matrikula amaitu ondoren hasten da ikaspostu hutsen esleipena.

BALIOZKOTZEEN ETA AITORPENEN ESKAERA

Ikaslea matrikulatu den ikastetxean.

Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak 2024ko deialdirako adierazitako egunetan

LANTOKIKO PRESTAKUNTZA MODULUTIK SALBUETSIA IZATEKO ESKAERA

Lantokiko Prestakuntzan sartzeko baldintzak betetzen dituzten ikasleentzat bakarrik.

2024ko irailaren 19a

2024ko urriaren 21a

2025eko apirilaren 28a

2025eko maiatzaren 5a

DATA GARRANTZITSUAK

Informazio bilera

Ikastetxe bakoitzak zehaztu behar du,

2024ko irailaren 26tik 30era

3. ERANSKINA.–LANBIDE HEZIKETA BIRTUALAREN IKASTURTEKO EGUTEGIA. 2024-2025 IKASTURTEA

1.–Ikasturteko egutegia.

1. Egutegi orokorra lotuko zaio Lanbide Heziketako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen eskola-egutegia eta ordutegi orokorra egiteko jarraibideak onesten dituen ebazpenari, zehazki, "Egutegia", "Eskolen hasiera eta bukaera" eta "Eskola-egunak" ataletan ezarritakoari, hurrengo oinarrietan aipatutako alderdietan izan ezik.

2. Ikasturtearen iraupena izanen da eskolak hasten diren egunetik bukatzen diren egunera arteko eskola-egunek egiten dutena.

3. Eskolak 2024ko irailaren 30ean hasiko dira.

4. Eskolak 2025eko maiatzaren 23an bukatuko dira, eta maiatzaren 27a izanen da ikasleei azken kalifikazioak emateko azken eguna.

5. 2024ko urrian hasierako ebaluazioa eginen zaie ikasleei.

6. Azken ebaluazio partzialaren eta azken ebaluazioaren artean errekuperazio-programa garatuko da moduluren bat gainditu ez duten ikasleentzat.

Iragarkiaren kodea: F2408509