135. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

Musika Eskolaren 2024-2025 ikasturterako tasak

Artaxoako Udalak, 2023ko ekainaren 6an egindako osoko bilkuran, Musika Eskolan plan pedagogiko berri bat onetsi zela ikusita, honako tasa hauek onetsi zituen 2024-2025 ikasturterako:

1. zikloa.

–6 urteko eta Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleak.

Musika Hastapena, ordubete: 18,00 euro hilean.

2. zikloa.

–7 eta 8 urteko ikasleak; Lehen Hezkuntzako 2.a eta 3.a.

Derrigorrezko irakasgaiak, 56 euro hilean.

  • Musika-hizkuntza, 2 ordu.
  • Musika Tresna, 30 minutu.

–9, 10 eta 11 urteko ikasleak; Lehen Hezkuntzako 4.a, 5.a eta 6.a.

Derrigorrezko irakasgaiak, 56 euro hilean.

  • Musika-hizkuntza, ordubete.
  • Musika Tresna, 30 minutu.
  • Txikien Banda edo Instrumentu-taldea (pianoak eta gitarrak), ordubete.

3. zikloa.

–12 urtetik gorako ikasleak eta helduak.

Aukerako irakasgaiak:

  • Musika Tresna, 30 edo 45 minutu, aukeran: 47,00 euro hilean edo 62,00 euro hilean.
  • Banda Txikia: Ordubete,18,00 euro hilean.
  • Instrumentu-taldea (pianoak eta gitarrak), ordubete: 18,00 euro hilean.
  • Musika-hizkuntza, ordubete: 18,00 euro hilean.

Aukerakoak egiteko, gutxienez 4 ikasle izan behar dira.

Musika tresnaz aldatzen diren ikasleek, Musika Hizkuntzako zein mailatan matrikulaturik dauden, maila horri dagokion zikloaren kuota osoa ordaindu beharko dute, nahiz eta instrumentu taldeko eskolak ez hartu. Musikako sei mailak bukatutakoan, bere garaian egin ez zituzten Instrumentu Taldeko eskolak hartuko dituzte, eta ez da kobratuko horiei dagozkien kuotak.

Familia ugari bateko ikasleek %50eko deskontua izanen dute kuota horietan guztietan. Deskontua egin ahal izateko, familia ugariaren txartel eguneratuaren fotokopia aurkeztu beharko da urtero. Ez da halako deskonturik eginen bigarren musika tresnaren kuotan.

Erroldaturik ez daudenek %37 gehiago ordaindu beharko dute modalitate guztien kuotan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Artaxoan, 2024ko ekainaren 13an.–Alkatea, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: L2409750