3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
GIZARTE SEGURANTZAREN DIRUZAINTZA NAGUSIA
Segidako bigarren enkante publikoa, bere jabetzako higiezin bat besterentzeko
Ebazpena, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko Nafarroako Probintziako Zuzendaritzak emana, zeinaren bidez bere jabetzako higiezin bat besterentzeko segidako bigarren enkante publikoa iragartzen baita.
Inklusioko, Gizarte Segurantzako eta Migrazioetako Ministerioak honako higiezin hau besterentzeko baimena eman zion Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari 2023ko irailaren 21ean:
Lokala Iruñeko 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dauden lau erregistro-finkak osatzen dute. Hona hemen xehetasunak:
1564 hiri-finka: Marcelo Celayeta etorbidean dago, 134-136 zenbakian, Iruñean (Nafarroa), eta 216 m²-ko azalera du. Iruñeko 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago 1452. liburukian, 923. liburuan, 111. orrian, 6. zenbakidun finka gisa.
12.586 hiri-finka: Marcelo Celayeta etorbidean dago, 134-136 zenbakian, Iruñean (Nafarroa), eta 195 m²-ko azalera du. Iruñeko 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago 381. liburukian, 212. liburuan, 41. orrian, 4. zenbakidun finka gisa.
13.235 hiri-finka: Marcelo Celayeta etorbidean dago, 134-136 zenbakian, Iruñean (Nafarroa), eta 216 m²-ko azalera du. Iruñeko 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago 419. liburukian, 218. liburuan, 166. orrian, 4. zenbakidun finka gisa.
13.273 hiri-finka: Marcelo Celayeta etorbidean dago, 134-136 zenbakian, Iruñean (Nafarroa), eta 195 m²-ko azalera du. Iruñeko 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago 422. liburukian, 219. liburuan, 60. orrian, 7. zenbakidun finka gisa.
Hauek dira katastroko erreferentziak eta azalerak:
–310000000001985868EJ: 98,20 m².
–310000000001985869RK: 103,10 m².
–310000000001985859BA: 193,60 m².
–310000000001985878PQ: 215,20 m².
–310000000001985858LP: 191,50 m².
Hirigintzako baldintzak: Hirigintza-plangintzaren ondoriozkoak, interesdunek udalean egiaztatu beharrekoak.
Lehendik dauden eraikinen energia-efizientziaren ziurtagiriaren arabera (2023-01-09an erregistratua Nafarroako Gobernuko Eraikinen Energia-efizientziaren Ziurtagirien Erregistroak esleitutako 123531 erregistro-zenbakiarekin), higiezinak kalifikazio hau lortu du:
–Energia-kontsumoa (kWh/m²): 201,14 - D letra.
–Isurketak urtean (Co2 kg/m² urtean): 42,5 - D letra.
Lizitaziorako gutxieneko prezioa: 355.057 euro (hirurehun eta berrogeita hamabost mila eta berrogeita hamazazpi euro), higiezinerako. Murrizketa hori Nafarroako Probintziako Zuzendaritzak (GSDN) 2024ko apirilaren 25ean emandako Ebazpenaren bidez arrazoitu zen, eta Gizarte Segurantzaren Zuzendaritza Nagusiak 2024ko apirilaren 18an baimendu, bat etorriz Gizarte Segurantzaren ondareari buruzko urriaren 9ko 1221/1992 Errege Dekretuaren 15.4 artikuluarekin.
Jarri beharreko bermea, hasierako prezioaren ehuneko 5ekoa: 17.752,85 euro (hamazazpi mila zazpiehun eta berrogeita hamabi euro eta laurogeita bost zentimo).
Enkantean jarriko den lokala bisitatzen ahalko da, aurretik eskatuz gero Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko Nafarroako Probintziako Idazkaritzaren Ondare Atalari, dela 948289313 telefonora deituz, dela helbide honetara idatziz: navarra.secretariaprovincial@seg-social.es.
Enkantea baldintza-agirian jaso diren administrazio klausulei jarraikiz eginen da. Baldintza-agiri hori balizko lizitatzaileen eskura dago Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko Nafarroako Probintziako Zuzendaritzan (Oliveto Kondearen etorbidea 7, 4. solairua, Iruña, 948 289313 telefonoa, 9:00etatik 14:00ak bitarte), baita www.seg-social.es web-orrian ere.
Eskaintzak gutun-azal itxian aurkeztuko dira, eta horretarako epea 2024ko ekainaren 10eko 14:00etan bukatuko da. Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko Nafarroako Probintziako Zuzendaritzaren Erregistroan aurkeztuko dira (Oliveto Kondearen etorbidea 7, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako edozein erregistrotan.
Enkante publikoa 2024ko ekainaren 24an eginen da, 09:30ean, GSDNko Nafarroako Probintziako Zuzendaritzaren egoitzan (Oliveto Kondearen etorbidea 7, Iruña), horretarako eratutako mahaiaren aurrean.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 17an.–Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko Nafarroako probintzia-zuzendaria, María Halcón Ruiz de Alda.
Iragarkiaren kodea: E2408116