113. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2024ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2024ko maiatzaren 13an aurrekontua onesteko egindako ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen plantilla organikoa eta funtzionarioen eta administrazio eta lan-kontratudunen izenen zerrenda, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluari.

Jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta gainerako interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa eta oharrak egin ditzaten. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.

Berriozarren, 2024ko maiatzaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Elena Ugarte Páez.

Iragarkiaren kodea: L2407970