113. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

24-00665 gora jotzeko errekurtsoa, bizikletaz bide publikoan erortzearen ondorioz jasandako kalteengatiko kalte-ordaina ukatzeari buruzkoa

Iragarki honen bidez, jakinarazten da Higinio Oláiz Odiozolak 24-00665 gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Nafarroako Administrazio Auzitegian, Sunbillako alkateak 2024ko otsailaren 23an emandako ebazpen baten aurka. Ebazpen horren bidez, bizikletaz bide publikoan erortzearen ondorioz jasandako kalteengatiko kalte-ordaina ukatu zen.

Orobat, epatzen dira espedientean interesdun izan daitezkeen pertsonak eta erakundeak, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute eta uzi horiei kontra egin nahi badiete, ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian 10 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Hori guztia, urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), artikulu horri maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketaren arabera.

Sunbillan, 2024ko maiatzaren 16an.–Alkatea, Amets Inda Gorriarán.

Iragarkiaren kodea: L2407988