2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN MARTINGO KONTZEJUA
2024ko aurrekontua. Hasierako onespena
Batzar honek, 2024ko maiatzaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2024. urterako aurrekontu orokor eta bakarra.
Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, aurreko apartatuan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.
San Martin Ameskoan, 2024ko maiatzaren 20an.–Kontzejuko burua, Victor María Olazarán Ruiz de Galarreta.
Iragarkiaren kodea: L2408137