113. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ROCAFORTEKO KONTZEJUA

2024ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Rocaforteko Kontzejuak, 2024ko apirilaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Kontzejuaren 2024ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Jendaurrean egon da hamabost egun baliodunean, iragarkia argitaratu ondotik 2024ko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 15ean, eta epe horretan inork ez du alegaziorik aurkeztu; beraz, aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak behin betiko onetsirik gelditu dira, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202-1-3 artikuluan xedatuta dagoenarekin (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea). Hona hemen aipatu aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 76.309,88 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 90.927,39 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 51.908,73 euro.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 14.004,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 60.800,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 293.950 euro.

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 72.716,61 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 97.019,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 124.214,39 euro.

Gastuak, guztira: 293.950 euro.

Rocaforten, 2024ko maiatzaren 3an.–Alkate udalburua, María Eugenia Pérez Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L2408087