2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
2024ko plantilla organikoaren hirugarren aldaketa. Hasierako onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2024ko maiatzaren 14an egin osoko bilkuran, legezko quoruma zuela, hasiera batez onetsi zuen 3/2024 espedientea, Noain Elortzibarko Udalaren 2024ko ekitaldiko plantilla organikoa aldatzeko.
Espedientea interesdunen eskura egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.
Noain Elortzibarren, 2024ko maiatzaren 16an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: L2407991