113. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

Udalbatzako kideen ordainsariak

Muruzabalgo Udalaren Kudeaketa Batzordeak, 2024ko maiatzaren 14an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Batzordeko kideei honako bilkura-sari hauek ezartzea: 200 euroko zenbatekoa, osoko bilkura edo Kontuen Batzorde Berezi bakoitzera joateagatik.

2. Xedatzea Udalbatzako kideek badutela eskubidea kalte-ordaina jasotzeko, karguari dagozkion eginkizunek benetan sortutako gastuengatik, betiere gastu horiek behar bezala justifikatzen badira, jarraikiz Nafarroako administrazio publikoetako langileentzat urtero ordainsarien arloan ezartzen diren baldintzei eta zenbatekoei.

3. Iragarki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bai eta Muruzabalgo Udalaren iragarki-taulan eta udalaren egoitza elektronikoan ere, bete dadin Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75. artikuluaren 5. puntua.

Hori guztia aditzera ematen da behar diren ondorioak izan ditzan, eta denek jakin dezaten, bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluarekin.

Muruzabalen, 2024ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Alberto Azparren Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L2408138