113. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

Bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Luzaideko Udalak dei egiten du udalerri honetako bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak betetzeko. Beraz, hamabost egun balioduneko epea izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, hautatuak izateko interesa dutenek, legezko baldintzak betetzen badituzte, eskabideak aurkez ditzaten Udal honetako Erregistro Orokorrean. Hori dena, bete beharrez Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. eta ondoko artikuluetan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5. artikuluan xedatutakoa. Inork eskatzen ez badu, Osoko Bilkurak nahi duena hautatuko du, prozeduraren baldintza berberei loturik.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Luzaiden, 2024ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: L2408102