113. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARIA

Eskumena eskuordetzea, ezkontza zibilak baimentzeko eta egiteko

Legariako Udaleko alkateak, 2024ko maiatzaren 9an, ebazpen hau eman zuen:

RES 9-MAY-24 (7/24).

Honako hau xedatu dut: ezkontza zibilak baimentzeko eta egiteko eskumena eskuordetzea udalbatzako zinegotzi guztiei, bat etorriz 7/1985 Legearen 124. artikuluarekin (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen legea) eta Kode Zibilaren 51-1 artikuluarekin (ezkontza zibilak baimentzen ditu).

Legarian, 2024ko maiatzaren 9an.–Alkate udalburua, Julián Echeverría Garín.

Iragarkiaren kodea: L2407599