113. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Fontellasko Udalak, 2024ko maiatzaren 15ean egin ohiko osoko bilkuran, jarraian hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen:

Adrián García Ruiz Kiroletako zinegotzi ordezkariarendako urtean 7.341,84 euro gordineko ordainsaria ezartzea, gainontzeko zinegotzi ordezkarien ordainsariekin bat, dedikazio partzialean aritzeagatik (lanaldiaren %20), eta Gizarte Segurantzako araubide orokorreko kide egitea, Udalaren kargura.

Argiagoa izan dadin, irizten da komenigarria dela 2023ko ekainaren 22ko osoko bilkuran hartutako erabakia erreproduzitzea, 2024ko maiatzaren 15eko osoko bilkuran aldatu zena. Hona hemen:

1. Erika Lasheras Munárriz alkate udalburuarendako urtean 27.531,92 euro gordineko ordainsaria ezartzea, dedikazio partzialean aritzeagatik (lanaldiaren %75), eta Gizarte Segurantzako araubide orokorreko kide egitea, Udalaren kargura.

2. Adrián García Ruiz Kiroletako zinegotzi ordezkariarendako urtean 7.341,84 euro gordineko ordainsaria ezartzea, gainontzeko zinegotzi ordezkarien ordainsariekin bat, dedikazio partzialean aritzeagatik (lanaldiaren %20), eta Gizarte Segurantzako araubide orokorreko kide egitea, Udalaren kargura.

3. Sheila Pérez Martínez bigarren alkateorde eta Kulturako, Teknologia Berrietako eta Emakumearen zinegotzi ordezkariarendako urtean 7.341,84 euro gordineko ordainsaria ezartzea, dedikazio partzialean aritzeagatik (lanaldiaren %20), eta Gizarte Segurantzako araubide orokorreko kide egitea, Udalaren kargura.

4. Víctor Sangüesa Pérez Nekazaritzako eta Hirigintzako zinegotzi ordezkariarendako eta Sara Lorente Baigorri Jaietako eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkariarendako urtean 7.341,84 euro gordineko ordainsaria ezartzea, dedikazio partzialean aritzeagatik (lanaldiaren %20), eta Gizarte Segurantzako araubide orokorreko kide egitea, Udalaren kargura.

5. Ez dedikazio ordaindurik ez Gizarte Segurantzako altarik ez duten Udalbatzako kideendako, honako bilkura-sariak ezartzea:

–Ohiko osoko bilkurak, 90 euro bilkura bakoitzeko.

–Ezohiko osoko bilkurak, 30 euro bilkura bakoitzeko.

–Batzordeak 50 euro bilkura bakoitzeko.

–Udalez gaindiko organoak: 90 euro bilkura bakoitzeko.

Fontellasen, 2024ko maiatzaren 16an.–Alkate udalburua, Mª Érika Lasheras Munárriz.

Iragarkiaren kodea: L2408089