2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FONTELLAS
Aldaketa, 2024ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Fontellasko Udalak, 2024ko maiatzaren 16an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea 2024ko plantilla organikoan.
Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondotik. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete, eta alegazioak aurkeztu.
Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.
Aplikatzekoa den araudia: uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Fontellasen, 2024ko maiatzaren 17an.–Alkate udalburua, Erika Lasheras Munárriz.
Iragarkiaren kodea: L2408088