113. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXAURI

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Udaleko Osoko Bilkurak aho batez ezarri ditu Udaleko hautetsiei ordaintzeko irizpideak, bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan xedatuarekin, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarritakoarekin, udalbatzetako kideen dedikazioari eta ordainsariei buruz.

Lehena.–Ezartzea alkatearen kargua dedikazio partzialeko araubidekoa izanen dela, lanaldi erdiz arituko baita. Beraz, kargu horretan aritzeagatik jasoko da espedienteko proposamenean ezarritako ordainsaria, hau da, 24.826,34 euro urtean. Alta emanen zaio Gizarte Segurantzako araubide orokorrean, eta Udalak bere gain hartuko ditu aipatu ordainsariari dagozkion enpresa-kuotak.

Bigarrena.–Onestea zinegotziek osoko bilkuretara joateagatik jaso behar dituzten bilkura-sariak. 200 eurokoak izanen dira 2023ko ekainaren 17tik abendura bitartean egindako osoko bilkuretarako, eta 160 eurokoak 2024ko urtarriletik aurrera egindako osoko bilkuretarako.

Hirugarrena.–Onestea diru zuzkidura EH Bildu talde politikoarentzat; 6.150 euro urtean.

Laugarrena.–Udalkideek honako kalte-ordain hauek izanen dituzte, beren egitekoetan aritzean izandako gastuengatik:

a) Kilometrajeagatik, Nafarroako Gobernuko Foru Administrazioko funtzionarioentzat ezarritako zenbatekoa.

b) Gainerako gastuetarako, benetan ordaindutako zenbatekoak.

Bosgarrena.–Akordio hau atzeraeraginez aplikatzea, 2023ko ekainaren 17tik aurrera.

Seigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Etxaurin, 2024ko maiatzaren 21ean.–Alkatea, Idoia Aritzala Etxarren.

Iragarkiaren kodea: L2408164