113. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERATSUN

Bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Eratsun herriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak berritu behar direnez, lau urtetarako, horiek bete nahi dituzten interesdun guztiei aditzera ematen zaie hamabost egun balioduneko epea dutela, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, dagokion eskabidea aurkezteko, Eratsungo Udalaren Idazkaritzan.

Eratsunen, 2024ko maiatzaren 20an.–Alkatea, Nagore Escudero Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2408122