2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Udal honetako alkateak, 2024ko maiatzaren 16an, 786. Ebazpena eman zuen. Hona hemen testua:
Udal honetako alkatea udalerritik kanpo izanen denez, bidezko arrazoiengatik, 2024ko ekainaren 7tik 14ra, biak barne, eta kontuan harturik Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikulua, lege testu horren beraren 44. artikuluari dagokionez, esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz, honako honen bidez,
EBAZTEN DUT:
1. Jose María Noval Galarraga lehen alkateordeari eskuordetzan ematea alkate naizen aldetik esleiturik ditudan eginkizunak, 2024ko ekainaren 7tik 14ra, biak barne.
Agintzea erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko, behar diren ondorioak izan ditzan, hots, ezarririk daudenak Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan, lege testu beraren 44. artikuluari dagokionez.
2. Erabaki hau interesdunari jakinaraztea.
Burlatan, 2024ko maiatzaren 17an.–Alkatea, Berta Arizkun González.
Iragarkiaren kodea: L2408071