2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERA
2024ko plantilla organikoaren aldaketa. Hasierako onespena
2024ko maiatzaren 21ean Osoko Bilkurak egindako bileran hasiera batez onetsi zuen Udaleko langileen 2024ko plantilla organikoaren aldaketa (garbiketako langilegoaren lanpostuen zerrenda).
Bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Jendaurreko epealdian erreklamaziorik ez balego, behin betiko onetsitzat hartuko da espedientea.
Beran, 2024ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.
Iragarkiaren kodea: L2408300