113. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Deialdia iragartzen da udalerri honen bake epaile ordezkoaren kargu hutsa betetzeko. Eskabideak Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean zehaztutako edozein bitartekoren bidez. Interesdunek hamabost egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Hori dena, bete beharrez Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua.

Ameskoabarrenean, 2024ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2408191