Iragarkia
113. ALDIZKARIA - 2024ko ekainaren 3a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
1111/2024 EBAZPENA, 2024ko maiatzaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasleen Gaietarako errektoreordeak emana, unibertsitateko irakaskidegoetako zenbait lanpostu barne igoeraren bidez betetzeko merezimendu lehiaketarako deialdia egiten duena.
Bat etorriz honako arau hauekin: Unibertsitate Sistemari buruzko 2/2023 Lege Organikoa (2023ko martxoaren 22koa), barne igoerako programei buruzko artikuluak; 678/2023 Errege Dekretua (2023ko uztailaren 18koa), Unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko Estatuko akreditazioa eta kidego horietako lanpostuetara sartzeko lehiaketen araubidea ezartzen dituena; Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak (110/2003 Foru Dekretuaren bidez, 2003ko maiatzaren 12an onetsiak) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasle Iraunkorren Lanpostuetara Sartzeko Erregelamendua (Gobernu Kontseiluak 2024ko otsailaren 6ko erabaki baten bidez onetsia).
Ikusirik Nafarroako Unibertsitate Publikoak irakasle eta ikertzaileentzat 2022. urterako onetsitako Lan Publikoaren Eskaintza, Gobernu Kontseiluak 2022ko otsailaren 10eko erabaki baten bidez onetsia (2022ko martxoaren 1eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua) eta 2022ko ekainaren 30eko erabaki baten bidez eta 2022ko irailaren 23ko beste baten bidez aldatua (2022ko abuztuaren 2ko eta irailaren 23ko NAOetan argitaratua), eta, bestetik, 2022. urterako Lan Publikoaren Eskaintza, Gobernu Kontseiluak 2023ko urtarrilaren 23ko eta azaroaren 30eko erabaki batzuen bidez onetsia (2023ko martxoaren 21eko eta abenduaren 15eko NAOetan argitaratuak hurrenez hurren).
Aintzat harturik Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluak 2024ko apirilaren 23an hartutako erabakia, unibertsitateko katedradunen irakaskidegoko zenbait lanpostutarako deialdia onesten duena.
Unibertsitateko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalak eta Kontu-hartzailetzak txostena eginik.
Ikusirik Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren txosten proposamena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak errektoretza-taldearen egitura orokorra onetsi eta bere funtzioak zehazteko 2023ko ekainaren 20an eman zuen 1306/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Unibertsitateko katedradunen kidegoko 9 lanpostu barne igoeraren bidez betetzeko merezimendu lehiaketarako deialdia onestea, baita haren oinarriak ere.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzeko agintzea.
Hirugarrena.–Ebazpen hau aditzera ematea Euraxess Jobs plataformaren erregistroari, zeina Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak kudeatzen baitu (FECYT), Giza Baliabideen Zerbitzuari eta Hautapen Batzordeetako kideei, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko maiatzaren 20an.–Irakasleen Gaietarako errektoreordea, Inés Olaizola Nogales.
UNIBERTSITATEKO KATEDRADUNEN KIDEGOKO ZENBAIT LANPOSTU BARNE IGOERAREN BIDEZ BETETZEKO MEREZIMENDU LEHIAKETARAKO DEIALDIA
Hauek dira deialdia arautuko duten,
OINARRIAK
1.–Arau orokorrak.
1.1. Oinarri hauen xedea da unibertsitateko katedradunen kidegoko zenbait lanpostu barne igoeraren bidez betetzeko merezimendu lehiaketa arautzea. I. eranskinean ageri dira lanpostu horiek.
1.2. Lehiaketa arautzeko, honako lege hauetan ezarritakoa hartuko da kontuan: Unibertsitate Sistemari buruzko 2/2023 Lege Organikoa (2023ko martxoaren 22koa); 678/2023 Errege Dekretua (2023ko uztailaren 18koa), Unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko Estatuko akreditazioa eta kidego horietako lanpostuetara sartzeko lehiaketen araubidea ezartzen dituena; Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuak (110/2003 Foru Dekretuaren bidez, 2003ko maiatzaren 12an onetsiak) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasle Iraunkorren Lanpostuetara Sartzeko Erregelamendua (Gobernu Kontseiluak 2024ko otsailaren 6ko erabaki baten bidez onetsia); 18/2015 Errege Dekretua, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onesten duena (2015eko urriaren 30ekoa); 39/2015 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa (2015eko urriaren 1ekoa); 40/2015 Legea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena (2015eko urriaren 1ekoa); deialdi honen oinarriak, bai eta aplikatu beharreko gainerako arau orokorrak ere.
1.3. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 80.3 artikuluaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasle Iraunkorren Lanpostuetara Sartzeko Erregelamenduaren 14.4 artikuluaren arabera, gehienez ere lau hilabete pasatuko dira izangai onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratzen denetik lehiaketaren ebazpena argitaratzen den arte, non eta ez den epe hori luzatzen arrazoi larriren batengatik, luzapenezko inpugnazioengatik edo bidezko beste arrazoiren batengatik.
Epe hori zenbatzeko, abuztua baliogabea izanen da ondorio guztietarako.
1.4. 39/2015 Legearen 45.1.b) artikuluan ezarritakoaren arabera -Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 2015eko urriaren 1ekoa-, hautaketa-prozesu honen ondoriozko argitalpenak, Estatuko Aldizkari Ofizialari dagozkionak izan ezik (deialdi honen oinarrietan aipatzen direnak), Nafarroako Unibertsitate Publikoaren webguneko esteka honetan azalduko dira, deialdi honi dagokion atalean, eta ez dira baliozkoak izanen beste tokietan agertzen direnak:
2.–Izangaiek bete beharrekoak.
Unibertsitateko katedradunen kidegoko zenbait lanpostu barne igoeraren bidez betetzeko merezimendu lehiaketan onartua izateko, honako baldintza hauek bete behar dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, eta lanpostuaz jabetu arte beteko dira:
a) 16 urte baino gehiago izatea, eta nahitaezko erretirorako adina betea ez izatea.
b) Unibertsitateko irakasle titular gisa zerbitzu eman izana bi urtez gutxienez.
c) Unibertsitateko irakasle titularren irakaskidegorako akreditazioa edukitzea 678/2023 Errege Dekretuaren arabera (2023ko uztailaren 18koa), Unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko Estatuko akreditazioa eta kidego horietako lanpostuetara sartzeko lehiaketen araubidea ezartzen dituena.
Gainera, zilegi izanen dute lehiaketara aurkeztea 1312/2007 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera (2007ko urriaren 5ekoa, unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko akreditazio nazionala ezartzen duena) unibertsitateko katedradunen irakaskidegoan sartzeko akreditazioa dutenak eta 774/2002 Errege Dekretuaren arabera horretarako gaituak daudenak ere (2002ko uztailaren 26koa, unibertsitateko irakasle funtzionarioen irakaskidegoetan sartzeko gaikuntza nazionalaren sistema eta sarbide-lehiaketen araubidea arautzen dituena).
d) Deialdiko xede diren lanpostuak betetzea galarazten duen gaixotasunik edo muga fisikorik edo psikikorik ez edukitzea.
e) Ez egotea bazterturik edozein administrazio publikotako zerbitzutik diziplinako espediente bat dela kausa, eta ez egotea ezgaitua funtzio publikoak betetzeko. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaien kasuan, baldintza hau betetzeko beharrezkoa izanen da norberaren Estatuan funtzio publikora sartzea galarazten duen diziplina-zehapen edo kondena penalik ez edukitzea.
3.–Eskaerak.
3.1. Eskaerak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea hogeita hamar egun baliodun igaro ondoren bukatuko da, deialdi hau "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean ere argitaratuko da deialdia. Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.
3.2. Eskaeraren aurkezpena.
3.2.1. Hautaketa-prozesuan parte hartzeko, helbide honetan dagoen eskabidea erabili beharko da:
3.2.2. Hautaketa-prozesu honetan parte hartu nahi dutenek Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dute eskaera, helbide honetako "Hasi tramitea" botoian:
https://sedeelectronica.unavarra.es/sede/zerbitzu-katalogoa/guztiak/irakasle-ikertzaile-+oposizioa-lehiaketa
3.3. Eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak.
Behar bezala betetako eskaerarekin batera, izangaiak dokumentazio hau aurkeztu beharko du:
a) 2 a), b) eta c) oinarrian lehiaketa honetan parte hartzeko ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duten dokumentuen fotokopia.
b) Curriculum vitaea, FECYTen eredu normalizatuan aurkeztua (CVN-FECYT).
CVan, merezimendu bakoitzaren egiaztagiria zein den eman behar da aditzera.
c) Laugarren oinarriak aipatzen duen tasa ordaindu delako egiaztagiria.
3.4. Hautapen batzordeek prozesuaren edozein unetan eskatzen ahalko diete izangaiei aurkeztutako dokumentuak benetakoak direla egiaztatzeko.
Aurkeztutako dokumentazioa edo Unibertsitatearen eskura dagoena aztertuta, Nafarroako Unibertsitate Publikoak ikusten badu izangairen batek ez duela betetzen eskatutako baldintzetakoren bat edo agiriak faltsutu dituela, bertan behera geldituko dira deialdian parte hartzeak dakartzan eskubide guztiak.
3.5. Eskaeran atzematen diren akats materialak edo egitatezko akatsak edonoiz konpontzen ahalko dira, ofizioz edo interesdunak hala eskatuta.
4.–Tasa.
4.1. Hautaketa-prozesua egiteko behar diren zerbitzuak emateagatik ordaindu beharreko tasa 41,60 eurokoa izanen da.
Diru-kopuru hori Nafarroako Rural Kutxako ES16 3008 0001 18 0700190523 zenbakidun kontu-korrontean sartuko da, eta frogagirian izangaiaren nortasuna eta "Unibertsitateko irakaskidegoetan sartzeko lehiaketa" identifikazioa eta izangaiaren izena agertuko dira.
4.2. 33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua duten pertsonak tasak ordaintzetik salbuetsita egongo dira.
4.3. Salbuespenaren arrazoia egiaztatzen ez bada, eskaerak aurkezteko ezarritako epearen barnean tasa ez ordaintzeak izangaia baztertzea ekarriko du, eta hau konpondu ezin daitekeen baldintza da.
4.4. Tasa ordaintzeak ez du inola ere ordeztuko hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskaera garaiz eta forman aurkeztu beharra.
5.–Izangaien onarpena.
5.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, gehienez ere hamar egun balioduneko epean, irakasleen gaietan eskumena duen organoak jendaurrean jarriko du, Unibertsitateko iragarki ohol elektroniko ofizialean (deialdi honi dagokion atalean), lehiaketan onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda, baita baztertzeko arrazoiak ere, halakorik izan bada. Izangai bazterturik ez bada, zuzenean onetsiko da behin betiko zerrenda.
5.2. Izangai baztertuek edo zerrendan azaldu ez direnek zilegi dute erreklamazioa egitea eta, akatsen bat badago, haiek zuzentzea, behin-behineko zerrenda argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean.
Eskaera ofiziala edo 3.3 oinarrian aipatzen diren dokumentuak ez aurkezteagatik behin-behinean baztertzea galarazi gabe, ezin zuzendu daitezkeen baztertzeko arrazoiak hauek izanen dira: eskaera epez kanpo aurkeztea, deialdian eskatutako baldintzak ezarritako epean ez betetzea eta tasa epe barruan ez ordaintzea.
5.3. Eskaerak zuzentzeko epea bukaturik, Nafarroako Unibertsitate Publikoko iragarki ohol elektronikoan argitaratuko da (deialdi honi dagokion atalean) lehiaketan onarturiko eta bazterturiko izangaien behin betiko zerrenda.
5.4. Lehiaketako onartuen zerrendan egoteak ez du esan nahi, inolaz ere, Unibertsitateak aitortzen duenik izangaiek deialdiko oinarrietan eskatzen diren baldintza orokorrak edo espezifikoak betetzen dituztela. Izendapenerako proposatutako izangaiek ziurtatu eta egiaztatu beharko dituzte horiek, dokumentazio egiaztagarria aurkeztu beharko baitute 12. oinarrian adierazitakoarekin bat.
5.5. Epea bukaturik ez bada eskaerarik aurkeztu, izangai onarturik ez bada edo izangaiek lehiatzeari uko egiten badiote, irakasleen gaietan eskudun den organoak arrazoi horregatik lanpostua hutsik geratzen dela aldarrikatuko du, eta dagokion Sailari jakinaraziko dio.
6.–Hautapen batzordeak.
6.1. Hautapen batzordeek ebatziko dute lehiaketa. Oinarri hauen II. eranskinean dago batzorde horien osaera.
6.2. Hautapen batzordeetako kideen curriculuma Nafarroako Unibertsitate Publikoko iragarki ohol elektroniko ofizialean argitaratuko da (deialdi honi dagokion atalean), Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasle Iraunkorren Lanpostuetara Sartzeko Erregelamenduaren 19. artikuluarekin bat etorriz.
6.3. Nafarroako Unibertsitate Publikoko kide anitzeko organoei buruzko araudiak arautuko ditu hautapen batzordeak, eta, subsidiarioki, administrazio publikoetako kide anitzeko organoen funtzionamendua arautzen duen oinarrizko legeriak.
7.–Batzordeen eraketa.
7.1. Hautapen batzordeak jardunean hasi baino lehen eratuko dira formalki, deialdia "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratu eta gehienez ere hamabost egun balioduneko epean.
Batzorde bakoitzeko kide guztiek hartu behar dute parte eraketa-ekitaldian, eta batzordeburuak aldez aurretik jakinarazpen bat bidali eta adieraziko die zein formatutan eginen den, zeina oro har telematikoa izanen baita.
7.2. Eraketa-egintzan, lehiakideak baloratzeko proban erabiliko diren irizpideak eta zenbakizko balorazio globala finkatuko dira, kontuan hartuta deialdian sartutako lanpostuen xehetasunak. Irizpide horiek Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasle Iraunkorren Lanpostuetara Sartzeko Erregelamenduaren I. eranskinean ezarritako baremoaren araberakoak izanen dira, eta Unibertsitate Sistemari buruzko 2/2023 Lege Organikoaren 71.1 artikuluan ezarritakoa bete beharko dute (2023ko martxoaren 22koa). Batzorde bakoitzak lehiaketa gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa finkatuko du.
Irizpide hauetan ezin izanen da sartu akreditazioa dutenei lehiaketan parte hartzea eragozten dien irizpiderik.
7.3. Akta eta probak baloratzearren batzordeek adostutako irizpideen dokumentua Nafarroako Unibertsitate Publikoko iragarki ohol elektroniko ofizialean argitaratuko dira (deialdi honi dagokion atalean).
8.–Aurkezpen ekitaldia.
8.1. Behin izangaien behin betiko zerrenda argitaratuta, gehienez ere hilabeteko epean, batzordeburuak, batzordeko gainerako kideei kontsulta egin ondoren, aurkezpen ekitaldirako deia eginen du, zeina jendaurrekoa izanen baita, eta ekitaldia noiz, non, zer ordutan eta zer formatutan eginen den emanen du aditzera. Aurkezpen ekitaldiaren deialdia Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean argitaratuko da (deialdi honi dagokion atalean), ekitaldia egin baino hamabost egun natural lehenago gutxienez.
8.2. Aurkezpen ekitaldian, lehiakideek honako dokumentazio hau emanen diote batzordeburuari, hiru aletan eta formatu elektronikoan:
a) Ikasketa, irakaskuntza eta ikerketa historiaren egiaztagiriak. 3.3.b) oinarrian adierazitako curriculumean aipatzen diren moduan ordenatuak eta zenbakituak egon behar dira dokumentuak. Eskakizun hori ez betetzeak merezimendua ez baloratzea ekar dezake.
b) Beste merezimendu batzuk, horien artean unibertsitateko kudeaketari buruzkoak.
8.3. Merezimenduak baloratzean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu artekoak hartuko dira kontuan, eta ez dira aintzat hartuko egun horretatik aurrera lortutakoak.
8.4. Aurkezpen ekitaldian, Batzordeak zehatz-mehatz finkatuko du proba nolakoa izanen den, eta behar beste argibide emanen dizkie lehiakideei proba egiteko moduaz. Halaber, lehiatzaileen jardun-ordena erabakiko du zozketaren bidez, eta proba non, zer egunetan eta zer ordutan hasiko den finkatuko du. Nolanahi ere, proba hamabost egun naturaleko epean hasiko da, aurkezpen ekitaldia egiten denetik kontatzen hasita.
Batzordeburuak ezagutzera emanen ditu ezarritako epea eta tokia, lehiakideek proba hasi baino lehen modua izan dezaten gainerako lehiakideek aurkeztutako dokumentazioa aztertzeko.
9.–Lehiaketako proba nola eginen den.
Proba egiteko, batzordeko kideak probak egiteko lekuan egon behar dira. Salbuespenez, formatu erdipresentziala onartuko da (telematikoa). Kasu horretan, nahitaezkoa izanen da izangaiak eta gutxienez batzordekide bat presentzialki egotea Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta, hala, batzordeko gainerako kideek aukera izanen dute beren lana modu telematikoan egiteko.
9.1. Lehiaketetako proba jendaurrekoa izanen da. Izangaiak gehienez ere bi ordu iraunen duen adierazpena eginen du batzordearen aurrean, eta, gero, eztabaida izanen du batzordekideekin alegatu dituen merezimendu hauei buruz:
a) Irakaskuntzako historia akademikoa, non unibertsitateko irakaskuntza-jarduerak agertuko diren, behar bezala frogatuak, eta jarduera horiek baloratzeko txostena, beharrezkoa bada.
b) Ikerketako historia akademikoa, barne hartuta bai ikerketako jarduerak bai jakintza transferitu eta trukatzekoak.
c) Beste merezimendu batzuk, horien artean unibertsitateko kudeaketari buruzkoak.
Batzordekideek, nahi izanez gero, informazio gehiago eskatuko diote azaldutako merezimenduei buruz.
Atal bakoitza batzordeak aldez aurretik onetsi eta argitaratu dituen irizpideekin bat zehaztu eta baloratuko da.
Proba amaitu ondoren, batzordeko kide bakoitzak batzordeburuari txosten bat emanen dio izangai bakoitzaren bana-banako balorazioarekin eta puntuazioarekin, arrazoiak emanez eta ezarritako irizpideei egokituta.
Proba hau gainditzeko, lehiakideek batzordeko bi kideren txosten positiboa izan beharko dute gutxienez.
Batzordeak berehala jakinaraziko dizkie izangaiei probaren emaitzak, eta proba egin den aretoko atean jarriko ditu. Emaitza horietan probako ataletako bakoitzaren bana-banako balorazioa agertuko da, bai eta haren balorazio globala ere.
9.2. Batzordeak, aho batez, adituei txostenak eskatzen ahalko dizkie izangaiek alegatutako merezimenduei buruz. Txosten horiek ez dira lotesleak izanen, eta lehiaketaren aktari erantsiko zaizkio.
9.3. Probak egin bitartean, arauak aplikatzean sortutako zalantzak eta arau horietan aurreikusi ez diren kasuetan jarraitu beharreko bidea erabakiko ditu Hautapen Batzordeak.
9.4. Lehiaketa egin eta gero, izangaien behin betiko emaitzak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki ohol elektroniko ofizialean argitaratuko dira (deialdi honi dagokion atalean), haietarako arrazoiak emanez baloratutako alderdi bakoitza bereizirik.
9.5. Izangaiek zilegi izanen dute Unibertsitateko Idazkaritza Nagusiari eskatzea Batzordeak beren merezimenduei buruz emandako balorazio arrazoituaren ziurtagiria.
10.–Lanpostuak betetzeko proposamena.
10.1. Hautapen Batzordeak, zazpi egun balioduneko gehieneko epean proba amaitzen den egunetik kontatzen hasita, izangai guztien zerrenda proposatuko dio errektoreari, arrazoiak emanez eta izaera loteslearekin, izendatzeko lehentasun ordenaren arabera sailkatua. Izangaiak ez dira lehiaketara deitu diren lanpostuak baino gehiago izanen. Halaber, zilegi da lanpostua hutsik gelditzeko proposamena egitea Batzordeak, lanpostuaren baremo espezifikoa aplikatu eta izangaietako inork ez duenean lortzen eskatzen den gutxieneko puntuazioa.
10.2. Batzordeak izendapenerako proposatutako izangaien zerrenda ordenatua jendaurrean jarriko da Unibertsitatearen iragarki ohol elektroniko ofizialean (deialdi honi dagokion atalean).
11.–Lanpostua betetzeko proposamenaren aurkako erreklamazioak.
11.1. Lehiakideek zilegi izanen dute Hautapen Batzordearen proposamenaren aurkako erreklamazioa aurkeztea, errektoreari zuzendua, gehienez ere hamar egun balioduneko epean.
11.2. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Irakasle Iraunkorren Lanpostuetara Sartzeko Erregelamenduaren 15. artikuluan ezarritako Erreklamazio Batzordeak baloratuko du erreklamazioa.
11.3. Erreklamazio Batzordeak nahikoa eskumen duela irizten bazaio, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak ebazpen bat emanen du erreklamazioa tramitera onartzeko eta izendatze prozesua erreklamazioa behin betiko ebazten den arte eteteko. Aitzitik, Erreklamazio Batzordeak nahikoa eskumen ez badu, erreklamazioa ez da onartuko.
11.4. Erreklamazioren bat tramitera onartuz gero, Giza Baliabideen Zerbitzuak tramitera onartu diren erreklamazioak helaraziko dizkie lehiakide guztiei, eta hamar egun balioduneko epea emanen die lehiakideek nahi dutena alega dezaten erreklamazioak jaso eta biharamunetik kontatzen hasita. Hautapen Batzordeari ere bidaliko dizkio tramitera onartu diren erreklamazioak, haiei buruzko txostena egin dezan.
11.5. Erreklamazio Batzordeak lehiaketaren prozedurari lotutako alderdiak baino ez ditu baloratuko, eta izangaien aukera-berdintasuna eta merezimendu eta gaitasun printzipioekiko errespetua une oro bermatzen direla zainduko du. Erreklamazio Batzordeak ezin izanen du inola ere ordeztu Hautapen Batzordeak izangaien egokitasunari buruz egindako balorazio teknikoa.
11.6. Erreklamazio Batzordeak, Hautapen Batzordeko kideei entzun eta dokumentazio guztia aztertu ondoren, erabaki hauetako bat har lezake, gehienez ere hiru hilabeteko epean erreklamazioa aurkeztu den egunetik kontatzen hasita.
a) Baldin eta uste badu baremoko puntuazioen baturan kalkulu-akats ageriko eta nabarmenen bat egin dela, atzemandako akatsa zuzentzea Hautapen Batzordearen proposamenean. Horrek ondorioak izanen ditu Hautapen Batzordearen proposamenean, aldatu eginen baitu izangaien hurrenkera.
b) Baldin eta uste badu prozedura-akatsen bat izan dela eta horrek babesik gabe utzi duela erreklamazioa jarri duen alderdia, hautaketa-prozedura formazko akatsa egin den unera eramatea atzera.
c) Baldin eta uste badu berdintasun, merezimendu edo gaitasun printzipioren bat urratu dela, Erreklamazio Batzordeak ez du berretsiko Hautapen Batzordearen proposamena. Erreklamazio Batzordeak uste badu eskaeraren batek aurrera egin dezakeela, aukera izanen du, gaiaren mamian sartu gabe, erreklamazioa partzialki baiesteko eta jarduketetan atzera egin eta alegatutako akatsa gertatu zen unera eraman dadin agintzeko, bai eta, beharrezkoa bada, aurkaratu ez diren edo ustez deialdiaren oinarriak errespetatzen dituzten merezimenduen balorazioak gorde daitezela xedatzeko ere. Gainera, erabakitzen ahalko du, bidezkoa baderitzo, ahozko probak gordetzea, 39/2015 Legearen 49 eta 51 artikuluetan ezarritakoaren babesean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, 2015eko urriaren 1ekoa).
d) Baldin eta uste badu aurreko kasu bat ere ez dela betetzen, Erreklamazio Batzordeak Hautapen Batzordearen proposamena berretsiko du.
11.7. Erreklamazio Batzordeak bere kideen botoen gehiengoz hartuko ditu erabakiak, eta, bozketan berdinketarik badago, erabakigarria izanen da batzordeburuaren botoa. Erabakiak hartzeko, Erreklamazio Batzordeak aukera izanen du Unibertsitatearen Zerbitzu Juridikoaren txosten juridikoa eskatzeko.
11.8. Erreklamazio Batzordeak erreklamazioari buruz hartzen duen erabakia loteslea izanen da errektorearentzat. Errektoreak ebazpen bat emanen du Erreklamazio Batzordearen proposamenarekin bat etorriz, eta zilegi du lanpostua hutsik utzi dela deklaratzea.
Ebazpen horrek administrazio bidea agortuko du, eta haren aurka zilegi da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea bi hilabeteko epean Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian.
11.9. Hiru hilabeteko epean ez bada ebazpenik ematen, erreklamazioari ezezkoa eman zaiola ulertuko da.
12.–Dokumentazioaren aurkezpena.
12.1. Lanpostuetarako proposatutako lehiakideek deialdi honetako oinarrietan eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute, lanpostuak betetzeko proposamena (10.2 oinarrian aipatzen dena) argitaratu eta hogei egun balioduneko epean. Horretaz gainera, honako dokumentazio hau ere aurkeztu behar dute:
a) Erantzukizunpeko aitorpena, egiaztatzen duena ez dagoela desgaitua edo gabetua eginkizun publikoetarako eta ez dela bereizia izan diziplina espediente baten bidez administrazio publiko baten zerbitzutik. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaien kasuan, baldintza hau betetzeko beharrezkoa izanen da norberaren Estatuan funtzio publikora sartzea galarazten duen diziplina-zehapen edo kondena penalik ez edukitzea.
b) Mediku-ziurtagiri ofiziala, unibertsitateko irakaslearen lanpostuko eginkizunetan aritzea galarazten dion eritasun nahiz akats fisiko edo psikikorik ez duela adierazten duena.
c) Administrazioaren ziurtagiria, funtzionarioa dela adierazten duena eta zerbitzu-orrian diren zirkunstantzien berri ematen duena.
12.2. Lanposturako proposatutako izangaiak eskatutako dokumentazioa aurkezten ez badu, batzordearen proposamenean ezarritako lehentasun-ordenan hurrengo postuan agertzen den lehiakidea proposatuko du irakasleen gaietan eskumena duen errektoreordeak izendapenerako.
13.–Izendapena eta kargu-hartzea.
13.1. Lanposturako proposatutako izangaiak aurreko oinarrian ezarritakoa bete eta gero, unibertsitateko irakasle titularren irakaskidegoko funtzionario izendatuko du Nafarroako Unibertsitate Publikoaren errektoreak.
13.2. Izendapenak lanpostuaren izena, kidegoa, jakintza-arloa eta saila zehaztuko ditu, bai eta Langileen Lanpostu Zerrendan lanpostuak duen kodea ere. Langileen Erregistro Nagusian izendapenaren berri emanen da, Langileen Erregistro zenbakia emateko eta dagokien kidegoan inskripzioa egiteko, eta Unibertsitateen Kontseiluaren Idazkaritza Nagusian ere bai. Izendapena "Estatuko Aldizkari Ofizialean", Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko iragarki ohol elektroniko ofizialean argitaratuko da (deialdi honi dagokion atalean).
13.3. Izendapena "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hogei eguneko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza proposaturiko izangaiak, eta, orduan, unibertsitateko irakasle titularren irakaskidegoko funtzionario bihurtuko da, horrek dakartzan eskubide eta betebeharrekin.
14.–Datu pertsonalen tratamendua.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak langileen kudeaketaren arloan antolatutako prozesuetan parte hartzeak interesdunen datuak tratatzea ekarriko du berekin. Datu horien tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da.
Datuen tratamendua aplikatzekoa zaion araudiari jarraikiz eginen da, hots, Datuak Babesteko 2016/679 EB Erregelamendu Orokorrari eta Datu Pertsonalak Babesteko 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari jarraikiz. http://www.unavarra.es webgunean argitaratutako Tratamendu Jardueren Erregistroan kontsulta daiteke nola eginen den tratamendu hori, "Giza Baliabideak" atalean.
Tratatuko diren datuak batez ere hautaketa-prozesuetako izangaienak eta NUPeko langileenak izanen dira; hauek hain zuzen ere: izena, deiturak, NANa, datu akademikoak eta profesionalak eta, beharrezkoa denean, bankuko datuak eta Gizarte Segurantzakoak, edo ondoren deskribatzen den xedea betetzeko beharrezkoak direnak.
Datuen tratamendua justifikatzen duen xedea hau da: hautaketa-prozedurak, mugikortasunekoak, egoera administratiboak, ziurtagiriak, edo Giza Baliabideen arloan NUPen eskumenekoak diren beste batzuk tramitatzea.
Xede horrek interes publikoa edo botere publikoa legitimatzen du, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikuluak ezartzen duen bezala. Hauek dira oinarri juridikoak, langileei buruzko beste arau batzuen artean: Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen Testu Bategina onesten duen 5/2015 Legegintzako Errege Dekretua, 2015eko urriaren 30ekoa, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura dauden Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, 1993ko abuztuaren 30ekoa.
Datuak tratatzeko jarduerei dagokienez, interesdunek eskubidea dute datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, mugatzeko, haiei kontra egiteko eta transferitzeko. Horretarako, mezu bat bidali behar dute delegado.protecciondatos@unavarra.es helbidera, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren 11. artikulutik 18. artikulura bitartekoei jarraikiz. Desadostasunen bat izanez gero, Datuak Babesteko Espainiar Agentziara jo dezakete, https://www.aepd.es/ domeinuaren bidez.
15.–Errekurtsoen araubidea.
Deialdi honen eta Hautapen Batzordearen jardunen ondoriozko egintza administratibo ororen aurka zilegi da errekurtsoak jartzea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako kasuetan eta forman, 11. oinarrian ezarritako lanpostua betetzeko proposamenaren aurkako erreklamazioaren aurka izan ezik.
Deialdi honen oinarrien aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari zuzendua, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Oharra: Gaztelaniazko testuan, genero maskulinoko pertsona edo kargu akademikoei buruzko aipamenak genero gramatikal neutroan egindakotzat hartzen dira, eta, beraz, bai emakumeak bai gizonak aipatzeko aukera hartzen dute barnean.
I. ERANSKINA.–DEIALDIAREN XEDE DIREN LANPOSTUAK
Lanpostu zenbakia: 6054.
Kidegoa: Unibertsitateko katedradunak.
Saila: Agronomia, Bioteknologia eta Elikadura.
Jakintza-arloa: Landare Ekoizpena.
Irakaskuntzarako eskakizuna: jakintza-arloarena.
Ikerketarako eskakizuna: larregintza eta ekosistemen leheneratzea.
Lanpostu zenbakia: 6055.
Kidegoa: Unibertsitateko katedradunak.
Saila: Osasun Zientziak.
Jakintza-arloa: Fisiologia.
Irakaskuntzarako eskakizuna: jakintza-arloarena.
Ikerketarako eskakizuna: bizimoduak obesitatearen eta haren komorbilitateen prebentzioan eta tratamenduan.
Lanpostu zenbakia: 6056.
Kidegoa: Unibertsitateko katedradunak.
Saila: Osasun Zientziak.
Jakintza-arloa: Nortasuna, Ebaluazioa eta Tratamendu Psikologikoa.
Irakaskuntzarako eskakizuna: jakintza-arloarena.
Ikerketarako eskakizuna: jakintza-arloarena.
Lanpostu zenbakia: 6057.
Kidegoa: Unibertsitateko katedradunak.
Saila: Estatistika, Informatika eta Matematika.
Jakintza-arloa: Aljebra.
Irakaskuntzarako eskakizuna: jakintza-arloarena.
Ikerketarako eskakizuna: jakintza-arloarena.
Lanpostu zenbakia: 6058.
Kidegoa: Unibertsitateko katedradunak.
Saila: Estatistika, Informatika eta Matematika.
Jakintza-arloa: Konputazioaren Zientzia eta Adimen Artifiziala.
Irakaskuntzarako eskakizuna: jakintza-arloarena.
Ikerketarako eskakizuna: sailkatzaileen agregazioa ikaskuntza automatikoan.
Lanpostu zenbakia: 6059.
Kidegoa: Unibertsitateko katedradunak.
Saila: Estatistika, Informatika eta Matematika.
Jakintza-arloa: Lengoaia eta sistema informatikoak.
Irakaskuntzarako eskakizuna: jakintza-arloarena.
Ikerketarako eskakizuna: biki digitalak eta haien aplikazioak.
Lanpostu zenbakia: 6060.
Kidegoa: Unibertsitateko katedradunak.
Saila: Enpresen Kudeaketa.
Jakintza-arloa: Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea.
Irakaskuntzarako eskakizuna: jakintza-arloarena.
Ikerketarako eskakizuna: kontabilitatea eta jasangarritasuna.
Lanpostu zenbakia: 6061.
Kidegoa: Unibertsitateko katedradunak.
Saila: Ingeniaritza.
Jakintza-arloa: Nekazaritza eta Baso Ingeniaritza.
Irakaskuntzarako eskakizuna: jakintza-arloarena.
Ikerketarako eskakizuna: hondakinetan oinarritutako eraikuntzako material jasangarri egonkortuak.
Lanpostu zenbakia: 6062.
Kidegoa: Unibertsitateko katedradunak.
Saila: Ingeniaritza.
Jakintza-arloa: Ingurune Jarraituen Mekanika eta Egituren Teoria.
Irakaskuntzarako eskakizuna: jakintza-arloarena.
Ikerketarako eskakizuna: ingurune jarraituen biomekanikako arazoen azterketa konputazionala eta fluidoen eta egituren arteko elkarreragina.
II. ERANSKINA.–HAUTAPEN BATZORDEKO KIDEAK
Lanpostu zenbakia: 6054.
Batzordeburua | Titularra | Jordi Ricard Recasens Guinjuan | UK | Lleidako Unibertsitatea |
1. batzordekidea | Titularra | María del Carmen del Campillo García | UK | Kordobako Unibertsitatea |
2. batzordekidea | Titularra | Esther María González García | UK | Nafarroako Unibertsitate Publikoa |
Batzordeburua | 1. ordezkoa | Julio Javier Diez Casero | UK | Valladolideko Unibertsitatea |
1. batzordekidea | 1. ordezkoa | María Pilar Catalán Rodríguez | UK | Zaragozako Unibertsitatea |
2. batzordekidea | 1. ordezkoa | Ana María Arana Navarro | UK | Nafarroako Unibertsitate Publikoa |
Batzordeburua | 2. ordezkoa | Fernando González Andrés | UK | Leóngo Unibertsitatea |
1. batzordekidea | 2. ordezkoa | María Luisa Tejedor Salguero | UK | La Lagunako Unibertsitatea |
2. batzordekidea | 2. ordezkoa | José Fernando Morán Juez | UK | Nafarroako Unibertsitate Publikoa |
Lanpostu zenbakia: 6055.
Batzordeburua | Titularra | María del Mar Malagón Poyato | UK | Kordobako Unibertsitatea |
1. batzordekidea | Titularra | José Luis Quiles Morales | UK | Granadako Unibertsitatea |
2. batzordekidea | Titularra | Francisco Javier Gil Goicouria | UK | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Batzordeburua | 1. ordezkoa | María Pilar Sánchez Collado | UK | Leóngo Unibertsitatea |
1. batzordekidea | 1. ordezkoa | Jesús Francisco Rodríguez Huertas | UK | Granadako Unibertsitatea |
2. batzordekidea | 1. ordezkoa | Enrique Echevarría Orellana | UK | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Batzordeburua | 2. ordezkoa | María López-Jurado Romero de la Cruz | UK | Granadako Unibertsitatea |
1. batzordekidea | 2. ordezkoa | Consuelo Borrás Blasco | UK | Valentziako Unibertsitatea |
2. batzordekidea | 2. ordezkoa | María Carmen Gómez Cabrera | UK | Valentziako Unibertsitatea |
Lanpostu zenbakia: 6056.
Batzordeburua | Titularra | José Antonio Adrián Torres | UK | Málagako Unibertsitatea |
1. batzordekidea | Titularra | María Crespo López | UK | Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea |
2. batzordekidea | Titularra | María de las Mercedes Borda Mas | UK | Sevillako Unibertsitatea |
Batzordeburua | 1. ordezkoa | Emilio Gutiérrez García | UK | Santiago de Compostelako Unibertsitatea |
1. batzordekidea | 1. ordezkoa | Carmelo Vázquez Valverde | UK | Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea |
2. batzordekidea | 1. ordezkoa | María Ángeles Pérez San Gregorio | UK | Sevillako Unibertsitatea |
Batzordeburua | 2. ordezkoa | Manuel Muñoz López | UK | Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea |
1. batzordekidea | 2. ordezkoa | Javier Herruzo Cabrera | UK | Kordobako Unibertsitatea |
2. batzordekidea | 2. ordezkoa | Marina Julia Muñoz Rivas | UK | Madrilgo Unibertsitate Autonomoa |
Lanpostu zenbakia: 6057.
Batzordeburua | Titularra | Pascual Jara Martínez | UK | Granadako Unibertsitatea |
1. batzordekidea | Titularra | María Dolores Pérez Ramos | UK | Valentziako Unibertsitatea |
2. batzordekidea | Titularra | Concepción María Martínez Pérez | UK | Zaragozako Unibertsitatea |
Batzordeburua | 1. ordezkoa | Manuel Eulogio Ladra González | UK | Santiago de Compostelako Unibertsitatea |
1. batzordekidea | 1. ordezkoa | Joan Josep Climent Coloma | UK | Alacanteko Unibertsitatea |
2. batzordekidea | 1. ordezkoa | Consuelo Martínez López | UK | Oviedoko Unibertsitatea |
Batzordeburua | 2. ordezkoa | Ramón Esteban Romero | UK | Valentziako Unibertsitatea |
1. batzordekidea | 2. ordezkoa | Adolfo Ballester Bolinches | UK | Valentziako Unibertsitatea |
2. batzordekidea | 2. ordezkoa | Teres de Jesús Cortés Gracia | UK | Oviedoko Unibertsitatea |
Lanpostu zenbakia: 6058.
Batzordeburua | Titularra | Juan Luis Castro Peña | UK | Granadako Unibertsitatea |
1. batzordekidea | Titularra | Sebastián Emilio Ventura Soto | UK | Kordobako Unibertsitatea |
2. batzordekidea | Titularra | María José del Jesús Díaz | UK | Jaéngo Unibertsitatea |
Batzordeburua | 1. ordezkoa | Luis Magdalena Layos | UK | Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa |
1. batzordekidea | 1. ordezkoa | Cristóbal Romero Morales | UK | Kordobako Unibertsitatea |
2. batzordekidea | 1. ordezkoa | Olga Pons Capote | UK | Granadako Unibertsitatea |
Batzordeburua | 2. ordezkoa | Óscar Cordón García | UK | Granadako Unibertsitatea |
1. batzordekidea | 2. ordezkoa | Nicolás García Pedrajas | UK | Kordobako Unibertsitatea |
2. batzordekidea | 2. ordezkoa | María Amparo Alonso Betanzos | UK | Coruñako Unibertsitatea |
Lanpostu zenbakia: 6059.
Batzordeburua | Titularra | Vicent Cholvi Juan | UK | Jaume I Unibertsitatea |
1. batzordekidea | Titularra | Joaquín Huerta Guijarro | UK | Jaume I Unibertsitatea |
2. batzordekidea | Titularra | María Teresa Gómez López | UK | Sevillako Unibertsitatea |
Batzordeburua | 1. ordezkoa | José Manuel Bernabeu Aubán | UK | Valentziako Unibertsitate Politeknikoa |
1. batzordekidea | 1. ordezkoa | Miguel Chover Selles | UK | Jaume I Unibertsitatea |
2. batzordekidea | 1. ordezkoa | María José Escalona Cuaresma | UK | Sevillako Unibertsitatea |
Batzordeburua | 2. ordezkoa | Óscar Díaz García | UK | Euskal Herriko Unibertsitatea |
1. batzordekidea | 2. ordezkoa | Rafael Berlanga Llavori | UK | Jaume I Unibertsitatea |
2. batzordekidea | 2. ordezkoa | María Teresa Martín Valdivia | UK | Jaéngo Unibertsitatea |
Lanpostu zenbakia: 6060.
Batzordeburua | Titularra | Manuel Núñez Nickel | UK | Madrilgo Carlos III Unibertsitatea |
1. batzordekidea | Titularra | Ana Yetano Sánchez de Muniaín | UK | Zaragozako Unibertsitatea |
2. batzordekidea | Titularra | María Pilar Corredor Casado | UK | Nafarroako Unibertsitate Publikoa |
Batzordeburua | 1. ordezkoa | Javier de Andrés Suárez | UK | Oviedoko Unibertsitatea |
1. batzordekidea | 1. ordezkoa | Begoña Gutiérrez Nieto | UK | Zaragozako Unibertsitatea |
2. batzordekidea | 1. ordezkoa | María Cristina Bayona Sáez | UK | Nafarroako Unibertsitate Publikoa |
Batzordeburua | 2. ordezkoa | Alfonso Andrés Rojo Ramírez | UK | Almeríako Unibertsitatea |
1. batzordekidea | 2. ordezkoa | Beatriz García Osma | UK | Madrilgo Carlos III Unibertsitatea |
2. batzordekidea | 2. ordezkoa | María Teresa García Marco | UK | Nafarroako Unibertsitate Publikoa |
Lanpostu zenbakia: 6061.
Batzordeburua | Titularra | Alfonso García-Ferrer Porras | UK | Kordobako Unibertsitatea |
1. batzordekidea | Titularra | Alicia Palacios Orueta | UK | Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa |
2. batzordekidea | Titularra | Pilar Montesinos Barrios | UK | Kordobako Unibertsitatea |
Batzordeburua | 1. ordezkoa | Francisco García García | UK | Valentziako Unibertsitate Politeknikoa |
1. batzordekidea | 1. ordezkoa | María Fuensanta García Orenes | UK | Miguel Hernández Unibertsitatea |
2. batzordekidea | 1. ordezkoa | Emilio Camacho Poyato | UK | Kordobako Unibertsitatea |
Batzordeburua | 2. ordezkoa | Luis María Garrote de Marcos | UK | Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa |
1. batzordekidea | 2. ordezkoa | María Belén Turrión Nieves | UK | Valladolideko Unibertsitatea |
2. batzordekidea | 2. ordezkoa | María José Polo Gómez | UK | Kordobako Unibertsitatea |
Lanpostu zenbakia: 6062.
Batzordeburua | Titularra | María Begoña Calvo Calzada | UK | Zaragozako Unibertsitatea |
1. batzordekidea | Titularra | José Luis Escalona Franco | UK | Sevillako Unibertsitatea |
2. batzordekidea | Titularra | Estefanía Peña Baquedano | UK | Zaragozako Unibertsitatea |
Batzordeburua | 1. ordezkoa | Vicente Mata Amela | UK | Valentziako Unibertsitate Politeknikoa |
1. batzordekidea | 1. ordezkoa | Jesús Manuel Alegre Calderón | UK | Burgosko Unibertsitatea |
2. batzordekidea | 1. ordezkoa | Jorge López Puente | UK | Madrilgo Carlos III Unibertsitatea |
Batzordeburua | 2. ordezkoa | David González Ibáñez | UK | Zaragozako Unibertsitatea |
1. batzordekidea | 2. ordezkoa | María José Gómez Benito | UK | Zaragozako Unibertsitatea |
2. batzordekidea | 2. ordezkoa | Rafael Castro Triguero | UK | Kordobako Unibertsitatea |
Iragarkiaren kodea: F2408260
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
